Affinity Card

Affinity Card Inditex Taldeko kate guztietan ordaintzeko txartela da: Zara, Pull&Bear, Massimo Dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho, Zara Home eta Uterqüe. Ordaintzeko erraztasuna eta beste abantaila ugari eskaintzen ditu. Momentuz, Affinity Card jarraian zehazten diren herrialdeetan eskuratu daiteke:

Opari-txartela

Badakigulako ez dela erraza neurriarekin, kolorearekin, jantziarekin asmatzea... orain zure opariak errazago egiteko aukera ematen dizugu. Hartzaileari Pull&Bear-en packaging esklusibo batean iritsiko zaion OPARI-TXARTELA fisikoa edo zuk aukeratzen duzun egunean e-posta bidez bidaliko den OPARI-TXARTEL BIRTUALA baten artean aukera dezakezu. Modu honetan azken orduko larritasunak eta bidalketa jasotzearen zain egotea saihestuko duzu.

Bi kasuetan, OPARI-TXARTELAK Espainiako Inditex Taldearen marken online dendetan eta denda fisikoetan erabili daitezke: Pull&Bear, Zara, Massimo Dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho, Zara Home eta Lefties; eta Kiddy’s Class-en denda fisikoetan bakarrik.

Opari-txartela INDITEX Taldearen edozein markatan erabili dezakezu orain.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Aldaketak

* DENDA FISIKOETAN BAKARRIK

Pull&Bear-en bezeroak horrela eskatzen badu denboraldiko jantzietan konponketa errazak egiteko zerbitzua eskaintzen dugu. Zerbitzu hau ordaindu behar izaten da. Prezioen zerrenda salmenta puntuetan aurki daiteke. Jantzia webgunearen bidez erosi baduzu eta hau konpontzea nahi baduzu, denda fisiko batetara jo beharko duzu.

Jantzien zainketa

Nola lor dezaket nira jantziek erositako momentuan zuten egoera berberean denbora luzeagoz mantentzea? Arropak tindategira eraman behar al ditut? Zein tenperaturatan plantxatu behar ditut alkandorak? Ikasi etiketak eta sinboloak interpretatzen beti itxura hobea izan dezazun.

SINBOLOAK

Ezagutu garbitzeko etiketen sinboloak eta jarraitu beti argibideak, gure jantzien kalitatea bermatzeko frogatu baitituzte adituek laborategian.

GARBIKETA

 

Makinaz. Ez gainditu zehaztutako tenperatura.

 

Eskuz. Ez gainditu 40 gradutako tenperatura.

     

Eskuz edo makinaz zentrifugatzeko programa motzarekin eta beti zehazten den tenperatura errespetatuz.

 

Lehorrean. Ez du urik onartzen.

ZURITZAILEAK /LIXIBA

 

Lixiba erabil dezakezu.

 

Ezin duzu lixibarik erabili.

PLANTXATZEA

 

Plantxa jasaten ez duten jantziak.

  110º/230ºF     150º/302ºF     200º/392ºF  

Zehaztutako tenperatura errespetatuz plantxatu daitezkeen jantziak.

GARBIKETA LEHORREAN / TINDATEGIA

 

Edozein motatako disolbatzaileekin.

 

Produktu mineralak bakarrik.

 

Garbiketa perkloroetilenoarekin.

 

Garbitu ezin diren jantziak eta zerbitzu profesional baten laguntza eskatzen dutenak.

LEHORTZEA

 

Jantzi hezea soka edo barra batean eskegi, etxe barruan zein kanpoan, aurretik bihurkatu edo astindu gabe.

 

Jantzia azalera horizontal batean ezarri lehortzeko.

 

Lehorgailua onartzen du neurrizko tenperaturan.

 

Ez du lehorgailurik onartzen.

JARRAIBIDE PRAKTIKOAK

Jantzi bat garbitu behar al dut?

Batzuetan nahikoa izaten da jantzia aireztatu eta eskuilatzea zikina ez badago. Horrela egiten baduzu energia aurrezteaz gain jantziak gehiago iraungo du.

Detergentea

Etiketa ekologikoak dituen detergentea erabiltzen baduzu ingurugiroari lagunduko diozu. Saiatu ontziaren jarraibideetan zehazten den detergente kopurua baino gehiago ez erabiltzen. Gehiegizko kantitatea erabiltzeak jantzietan orbanak eta azaleko arazoak zor ditzake.

Leungarria

Leungarria beharrezkoa ez den gastua da eta oso kutsakorra da ingurugiroarentzat.

Lixiba

Lixiba ur hotzetan eta gehienez ordu batez bakarrik erabili. Ez erabili burdinazko, kobrezko edo letoizko ontzirik.

Eskuz garbitzea

Gogoratu arropa sartu aurretik detergentea ongi disolbatuta egon behar dela. Jantzia garbitzen den lehen aldietan hobeto da baztertzea, ura koloreztatu egin daitekeelako.

Garbigailua

Garbigailua martxan jartzen denean hau guztiz bete. Jantziak garbitzeko gomendagarria da energia gutxi kontsumitzen duen programa bat erabiltzea. Aukera hau garbigailu moderno gehienetan aurki daiteke. Ez ahaztu patrikak uzteaz.

Garbiketarako tenperatura

Zehazten den garbiketa tenperatura errespetatu beti. 60 gradutara garbitu behar diren kolorezko jantziak 40 gradutara edo eskuz garbitzen badira kolorea gal dezakete. Ez da beti hobe izaten tenperatura baxuagoan garbitzea.

Lehortzea

Jantziak lehortu aurretik oni zentrifugatzea gomendatzen da. Gogoratu kanpoan lehortzea lehorgailua erabiltzea baino hobeto dela, hala ere jantziak zuzenean eguzkitan jartzea saihestu, kolorea gal ez dezaten.

Plantxa

Sailkatu zure jantziak etiketaren tenperatura mailaren arabera eta hasi baxuenetik. Hobe da arropa hezetuta egotea plantxatzeko. Amaitzean, plantxa hoztu baino lehen, kendu hezetutako zapi batekin itsatsita gelditzen diren hondakinak.

Birziklatu zure arropa

Dagoeneko erabiltzen ez dituzun jantziak beharra duten pertsonen artean banatzen dituzten erakundeetara bidal ditzakezu. Modu horretan zure arroparen bizitza luzatuko duzu.

Denima

Denimaren berezitasuna, garbitzean, tindura galtzen duten kolore pigmentu txikiak askatzea ahalbidetzen duen koloratze teknika da. Bakeroak alderantziz garbitu kolorea ez galtzeko eta zimurduretan marka zuriak agertzea saihesteko.

Lumatsuak

Sartu tenis pilotak lehorgailuan betegarria modu uniformean banatzea lortzeko.

Puntu lodidun jantziak

Puntu lodiz egindako jantziak toalla batean bilduta lehortu behar dira horizontalki, jatorrizko forma manten dezaten.

Arropa iragazgaitza

Arropa iragazgaitza lehortzeko egin behar den bakarra xukatzen uztea da. Lehorgailuan sartzea nahiago baduzu gogoratu tenperatura baxuan jarri behar dela beti.

EHUNAK

Artilea

Txikiagotu egiten da tenperatura altuan garbitzen bada eta bere forma galtzen du eskegita lehortzen bada. Isolatzaile termiko ona da. Trinkotzeko eta horitzeko joera du.

Kotoia

Txikiagotu egiten da tenperatura altuan garbitzen bada. Ongi jasaten du plantxa eta kolorezkoa bada, bereizi egin behar da lehen aldiz garbitzean. Freskoa, malgua eta erresistentzia altukoa da. Zimurtzeko joera du.

Lihoa

Beti eskuz garbitu behar da, tenperatura baxuekin eta zentrifugatu gabe. Ongi onartzen du plantxa. Freskoa eta erosoa da ukitzean eta zikinkeria ongi jasaten du.

Zeta

Ez ditu tenperatura oso altuak eta zentrifugatzerik onartzen. Lurrunik gabe plantxatu behar da tenperatura baxuan. Gogorra eta arina da, ukitzean atsegingarria eta koloreak ongi finkatzen dituena. Delikatua da eta orbanak izaten baditu profesional batengana jo behar da.

Azetatoa, rayon edo biskosa

Ez dira zentrifugatu behar deformazioak saihesteko. Zetadunak dirudite ukitzean eta koloreak ongi finkatzen dituzte. Erresistentzia baxua dute heze daudenean, erraz hartzen dute sua eta elektrizitate estatikoarekin kargatzen dira.

Poliesterra edo nylona

Ez dute beroa ongi jasaten, ur epelarekin garbitu behar izaten dira eta tenperatura baxuan eta lurrunik gabe plantxatu behar dira. Erresistentzia handia dute, gutxi zimurtzen dira eta ongi finkatzen dituzten koloreak. Erraz hartzen dute sua eta elektrizitate estatikoarekin kargatzen dira.

Zapata-laguntza

EHUNAK

     

Erabili trapu bat eta garbitu ur hotzez eta xaboi neutroz, zapata blaitu gabe. Gomendioa: Arropetarako erabiltzen diren orban kentzekoak erabil daitezke.

DAMA (ante) / NOBUCK / LARRU BARRENAK

         

Spray hidrofugantea orbanak ekiditeko. Ez eman kremarik, felpa ukitua ez galtzeko. Gomendioa: Hautsak uxatzeko spraya erabil daiteke. (mopetarako hidrofugantea).

LARRU BERNIZATUA (txarola) / ANTIC

   

Esne edo ozpinetan bustitako kotoi bat pasatu orbanak kentzeko, pasatu trapu lehor bat eta igurtzi distira emateko. Gomendioa: Gogor igurtzi, jatorrizko distira lortuko du.

ARKUME LARRUA / PULL-UP / BOXCALF

         

Kendu hautsa kotoizko trapu lehor baten bidez eta igurtzi distira emateko. Kolore gabeko krema eman daiteke, baita larruaren tonuarena ere. Gomendioa: Igurtzi kolore gabeko krema naturala duen belaki leun batez.

KOIPEZTATUAK

     

Pasatu eskuila eta larru hauetarako berezia den koipea eman. Gomendioa: Zaldi koipea edo argizari naturalak erabili.

LARRUA

         

Kendu hautsa kotoizko trapu lehor batez eta igurtzi distira emateko. Kolore gabeko krema eman daiteke, baita larruaren tonuarena ere. Gomendioa: Orbanen bat ezin kenduz bazabiltza, pasatu trapu bat ur eta xaboitan umeldutakoa.

LARRU ERREKTIFIKATUA

       

Igurtzi trapu umel batez, egon daitezkeen azaleko orbanak kentzeko. Gomendioa: Azalekoak ez diren orbanetarako, edozein markako konpongarri zuria erabili.

SINTETIKOA

     

Igurtzi trapu umel batez azalean egon daitezkeen orbanak kentzeko. Gomendioa: Utzi lehortzen giro tenperaturan.

IKURREN AZALPENA

 

Ez sartu uretan.

 

Ez garbitu uretan.

 

Garbitu ur hotzetan.

 

Lehortu giro tenperaturan.

 

Igurtzi trapu busti batez.

 

Tratatu eskuila leun batez.

 

Erabili argizaria.

 

Erabili hauts kontrako spraya.