ENTORNO DE PRUEBA / TEST ENVIRONMENT

Pribatutasun politika

PDF

Erosketa baldintzak

PDF

Zehaztapenak eta baldintzak

1. SARRERA

Dokumentu honek (eta hemen aipatzen diren dokumentu guztiek) ezartzen ditu gure webgunea (www.pullandbear.com) eta aplikazioa (aurrerantzean eta biak barne hartuta, "Plataformak") erabiltzeko eta bertan produktuak erosteko baldintzak (aurrerantzean, "Baldintzak").

Plataformak erabili aurretik Baldintza hauek, gure Cookie-en politika eta gure Pribatutasun-politika (biak barne hartuta, "Datuak Babesteko Politikak") arretaz irakurtzea eskatzen dizugu. Plataformak erabiltzeko arau guztiak onartu behar dituzu. Eta eskaera bat egiteko, Baldintza hauek berariaz onartu eta gure Pribatutasun Politikan emandako informazioa irakurri beharko duzu, eta haiei men egin. Baldintza guztiekin bat ez bazatoz, ez zenituzke Plataformak erabili beharko. .Baldintzekin edo Datuak Babesteko Politikekin lotutako zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan horretarako dugun inprimakiaren bidez. Plataformetan Baldintzak eskuragarri dauden edozein hizkuntzatan gauzatu ahal izango da kontratua; zuk aukeratu.

2. GURE DATUAK

Gure Plataformetako produktuen salmenta PULL&BEAR izenpean egiten du PULL & BEAR ESPAÑA SA sozietate espainiarrak (helbidea: Avda. de la Diputación, Edificio Inditex, 15143 Arteixo, Coruña; Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 960 liburukian, Atal Orokorrean, 17. orrialdean, C-3.282 orrian; IFZ: A15108673; telefonoa: 900812900; eta helbide elektronikoa: contact@pullandbear.com).

3. ZURE DATUAK ETA GURE PLATAFORMETARA EGINDAKO BISITAK

Zuri buruz ematen diguzun informazioa edo datu pertsonalak Datuak Babesteko Politiketan xedatutakoari jarraikiz tratatuko dira. Plataformak erabiltzerakoan ematen dizkiguzun informazio eta datu guztiak benetakoak izan behar dira eta errealitatearekin bat etorri behar dira.

4. GURE PLATAFORMEN ERABILERA

Gure Plataformak erabiltzean eta horien bidez eskaerak egiterakoan, konpromiso hauek hartzen dituzu zure gain:

1. Gure Plataformak legez baliozkoak diren kontsultak edo eskaerak egiteko baino ez erabiltzea.

2. Eskaera faltsu edo iruzurrezkorik ez egitea. Halako eskaera bat egin dela arrazoitzen duten argudioak badaude, baimena izango dugu eskaera ezeztatzeko eta autoritate eskudunei egindakoaren berri emateko.

3. Zure helbide elektronikoa, posta-helbidea eta harremanetarako bestelako egiazko datu zehatzak ematea. Halaber, informazio hori zurekin harremanetan jartzeko erabili ahal izango dugu, beharrezkoa izatekotan (ikus gure Pribatutasun Politika).

Behar dugun informazio guztia ematen ez badiguzu, ezingo dugu zure eskaera bideratu. Gure Plataformen bidez eskaera bat egiterakoan, 18 urte baino gehiago duzula eta legez kontratuak sinatzeko gaitasuna duzula aitortzen duzu.

5. ZERBITZUAREN ERABILGARRITASUNA

Gure Plataformen bidez eskaintzen diren salgaiak Espainiako lurraldera soilik bidali daitezke.

6. ESKAERAK NOLA EGIN

Eskaera bat egiteko, on line erosteko prozesuari jarraitu eta "Ordainketa baimendu" sakatu beharko duzu. Jarraian, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure eskaera jaso dela jakinarazteko ("Eskaeraren baieztapena"). Halaber, mezu elektroniko bidez jakinaraziko dizugu zure eskaera bidaltzen dugunean ("Bidalketaren baieztapena"). Zure eskaerari buruzko xehetasunak dakartzan tiket elektroniko bat ere erantsiko da Bidalketaren Baieztapenean ("tiket elektronikoa").

7. PRODUKTUEN ESKURAGARRITASUNA

Eskaera guztiak produktuen eskuragarritasunaren baitan daude. Produktuen hornidurarekin lotutako arazoak egongo balira edo produktuen stock-ik egongo ez balitz, ordaindutako kopurua itzuliko genizuke.

8. AKATSAK ZUZENTZEKO BALIABIDE TEKNIKOAK

Gure Plataformen erabiltzaile gisa erregistratzeko datuak sartzerakoan akatsen bat egongo balitz, "Nire Kontua" atalean zuzendu ahalko dituzu.

Dena dela, 900812900 telefono-zenbakira deitu eta bezeroentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarrita ere zuzendu ahal izango dituzu erosketa-prozesuan emandako datu pertsonalak. Edo baita mezu elektroniko bat bidalita ere: contact@pullandbear.com. Eta gure Pribatutasun Politikan jasotakoaren arabera datuak zuzentzeko eskubidea baliatu.

Erosketa-prozesuko zenbait ataletan berrespen-leihoak erakutsiko dituzte gure Plataformek; atal horietan emandako datuak behar bezala eman ez badira, ezin izango da eskaerarekin aurrera egin. Halaber, erosketa-prozesuan zehar saskian gehitu dituzun produktu guztiei buruzko xehetasunak ematen dituzte gure Plataformek; ordaindu aurretik, hortaz, aukera izango duzu eskaeraren datuak aldatzeko.

Ordainketa-prozesua amaitu ondoren akatsen bat antzematen baduzu eskaeran, jarri harremanetan berehala gure bezeroaren arreta-zerbitzuarekin, arestian aipatutako telefono-zenbakian edo posta elektroniko bidez, akatsa zuzentze aldera.

9. ENTREGA

Eskaera formalizatu aurretik, zure beharretara hobekien egokitzen den entrega-modalitatea hautatu behar duzu. Beste gauzaren bat adostu ezean, Bidalketaren Berrespen bakoitzarekin lotutako produktuen eskaera bidaliko dizugu behar ez bezalako atzerapenik gabe, eta betiere, eskaera baieztatu zenetik 30 egun naturaleko epean.

Kontuan izan entrega-datan eragina izan dezaketen produktuak pertsonalizatzeko edo bestelako aparteko arazoak egon daitezkeela. Eskaera egitean adierazi zenuen datan bidaliko dizugu opari-txartel birtuala.

Edozein arrazoi dela medio ezingo bagenu aipatu datan bidali, jakinarazi egingo dizugu, eta aukera emango dizugu erosketarekin jarraitzeko (entregatzeko beste data bat ezarriz) edo eskaera indargabetzeko. Kasu horretan, ordaindutako guztia itzuliko dizugu. Edonola ere, izan beti kontuan larunbat eta igandeetan ez dugula etxean entregarik egiten, opari-txartel birtuala izan ezik. Azken hau zuk adierazitako datan entregatuko da.

Baldintza hauei jarraikiz, "entrega" gauzatu edo eskaera "entregatu" dela ulertuko da zuk edo zuk adierazitako hirugarren batek produktuak eskuan dituenean. Horretarako, adierazitako entrega-helbidean sinatu egin beharko da eskaera jasotzean.

Opari Txartelaren Erabilera Baldintzetan xedatutakoari jarraikiz entregatuko dira opari-txartelak eta, edonola ere, zuk adierazitako helbide elektronikora bidaltzen den datan.

10. ENTREGATZEKO EZINTASUNA

Zure eskaera ezingo bagenu entregatu, gordetzeko leku seguru bat bilatzen saiatuko gara. Ezin badugu leku segururik aurkitu, eskaera gure biltokira itzuliko da. Halaber, ohar bat utziko dizugu zure eskaera non dagoen eta berriz bidaltzeko zer egin behar duzun jakin dezazun. Ezin bazara egon hitzartutako orduan eskaera entregatu behar den lekuan, jarri gurekin harremanetan beste egun batean entregatu ahal izateko.

Eskaera entregatzeko prest zegoenetik 30 egun igarota, guri egozgarriak ez diren arrazoiengatik entrega egin ez bada, kontratua bertan behera utzi nahi duzula ulertuko dugu eta indargabetutzat hartuko dugu. Kontratua amaitzearen ondorioz, ordaindu duzuna itzuliko dizugu, baita entrega-gastuak ere (eskaintzen dugun ohiko entrega merkeena ez den beste modalitate bat hautatzeagatik egon litezkeen gastu osagarriak izan ezik) bidegabeko atzerapenik gabe, eta, edonola ere, kontratua amaitutzat hartu eta 14 eguneko epean gehienez. Mesedez, kontuan izan kontratua amaitzeagatik behar den garraioa kostu gehigarri bat dela; beraz, baimena izango dugu kostu horiek zuri ordainarazteko.

Klausula hau ez zaio aplikatuko opari-txartel birtualari, Opari Txartela Erabiltzeko Baldintzetan eta arestiko 9. klausulan xedatutakoaren arabera entregatuko baita.

11. ARRISKUAREN ETA JABETZAREN TRANSMISIOA

Produktuen arriskua zure erantzukizuna izango da entregatzen diren unetik aurrera. Produktuen jabe izango zara haiei dagokien ordainketa osoa jaso dugunean, hots, bidalketa-gastuak barne, edo produktua entregatzen den unean (aurreko 9. klausulan adierazitako definizioaren arabera), entrega ordaindu ostean egiten bada.

12. PREZIOA ETA ORDAINKETA

Plataformetako prezioek BEZa barne hartzen dute (zerga hori aplikatu behar den kasuetan), baina ez bidalketa-gastuak. Beraz, horiek guztizko kopuruan gehituko dira, gure Erosketa - Bidalketa Gidan adierazitako moduan.

Prezioak edozein momentutan aldatu ahal izango dira, baina halako aldaketek ez dute eraginik izango Eskaeraren Berrespena bidali diegun eskaeren gainean. Erosi nahi dituzun salgai guztiak aukeratutakoan, erosketa-saskian gehituko dira. Ondoren, eskaera izapidetu eta ordaindu beharko duzu. Horretarako, erosketa prozesuko urratsak jarraitu beharko dituzu, haietako bakoitzean eskatzen zaizun informazioa betez edo egiaztatuz. Halaber, erosketa prozesuan zehar, ordaindu aurretik, zure eskaeraren datuak aldatzeko aukera izango duzu. Erosketa Gidan zehatz-mehatz azaltzen da erosketa-prozesua. Eta erregistratutako bezeroa bazara, egindako eskaera guztiak ikusi ahalko dituzu Nire Kontua atalean.

Visa, Mastercard, American Express eta Affinity Card txartelen eta PayPal-en bidez ordain dezakezu. Halaber, erositako guztia edo zati bat Fashion Retail SAk igorritako opari-txartel batekin edo abonu-txartel edo -tiket batekin ordaindu ahal izango duzu. Horrez gain, zure eskaeraren prezioa errenboltso bidez ordaindu ahal izango duzu. Horretarako, Espainiako PULL&BEAR jasotze-dendetan onartzen den edozein ordainbide erabil dezakezu.

Espainiako PULL&BEAR denda jakin batzuetan erabilgarri dauden gailu elektronikoen bidez egiten baduzu eskaera, haietan erabilgarri duten edozein ordainketa-bide ere erabili ahal izango duzu denda batzuetan.

Baimenik gabeko erabileraren arriskua minimizatzeko, zure kreditu-txartelaren datuak kodifikatuko dira.

"Baimendu ordainketa" dioen tokian klik egitean, kreditu-txartela zeurea dela edo opari-txartelaren edo abonu-txartelaren egiazko jabea zarela aitortzen duzu.

Kreditu-txartelak erakunde igorlearen egiaztapenen eta baimenen menpe

egongo dira, eta erakunde horrek ordainketa baimentzen

ez badu, ez dugu inolako atzerapenen edo entregatu gabekoen

ardurarik hartuko, eta ezingo dugu zurekin Kontraturik gauzatu.

13. EROSKETA GONBIDATU GISA

Webguneak gonbidatu gisa erosteko aukera ere eskaintzen du. Erosketa-modalitate honetan, eskaera izapidetzeko behar-beharrezko datuak baino ez dira eskatuko. Erosketa-prozesua amaitu ostean, erabiltzaile gisa erregistratzeko edo erregistratu gabe jarraitzeko aukera eskainiko zaizu.

14. EROSKETA AZKARRA

Erosketa azkarra funtzionalitatearekin (Aurrerantzean, “Erosketa Azkarra”) errazago burutu ahalko dituzu erosketak gure Plataformetan, erosketa bakoitzean bidalketa-, fakturazio- eta ordainketa-datuak idatzi behar ez izateko. Erosketa Saskia atalean dago erabilgarri Erosketa Azkarra. Erosketa Azkarra erabiltzeko, zure txartelaren datuak gorde beharko dituzu. Gure Plataformetan onartzen den edozein txartelarekin ordaintzerakoan gorde ahal izango dituzu datuok, “gorde nire txartelaren datuak” aukera sakatuta.

Horretarako, zure txartelaren datu hauek gordeko dira: txartel-zenbakia, titularraren izena (txartelean idatzita dagoen bezala) eta txartelaren iraungitze-data. Zure txartelaren datuak gorde eta Erosketa Azkarra erabili ahal izateko, indarrean dauden Baldintzak eta Pribatutasun politikan azaldutako datu pertsonalen tratamendua onartu beharko dituzu.

Erosketa Azkarraren erabilera onartzean, baimena ematen duzu tresna horren bidez ordaindutako erosketak hari lotutako txartelean kargatzeko. Dena dela, zure eta txartelaren igorlearen artean adostutako baldintzen arabera erabiliko da beti txartela.

Erosketa Azkarra atalean nahi dituzun beste txartelen datuak gorde ditzakezu. Horretarako, gutxienez ordainketa bat egin beharko duzu bakoitzarekin. Txartel bat baino gehiagoren datuak gorde nahi izatekotan, azkenekoz gordetako datuei dagokien txartela izango da zure “Gogoko Txartela”. Txartel horretan, hain zuzen ere, zordunduko dira automatikoki Erosketa Azkarraren bidez egindako erosketak. Hala ere, Txartel gogokoena aldatzeko aukera izango duzu webguneko “Nire kontua” atalean. Erosketa Azkarra erabiltzeko, Erosketa Saskian agertuko den “Erosketa Azkarra” botoia sakatu baino ez duzu egin behar.

Berehala agertuko dira zure erosketaren bidalketa-, fakturazio- eta ordainketa-datuak pantailan. Pantaila horretan agertzen den informazioa ezin izango da editatu; horrenbestez, daturen bat zuzena ez bada, ez ezazu erosketa-prozesua amaitu. Erosketak beste datu batzuekin egiteko, ez erabili Erosketa Azkarra zerbitzua. Webguneko “Nire kontua” atalean, Erosketa Azkarrari lotutako Txartel gogokoena aldatu ahalko duzu. Klausula honetan adierazitakoa ez da aplikatuko gonbidatu gisa erosten baduzu.

15. YOUPAY

Gure Plataformei esker, “YouPay” zerbitzuaren bidez eros daiteke.

Erosketa-modalitate honetan, 14 urtetik gorako erabiltzaileek (aurrerantzean, “Salgaiak saskiratzen ditu(zt)en erabiltzailea(k)”) aukera izango dute saskiratzen dituzten salgaiak beste erabiltzaile batek (aurrerantzean, “Eskaera egiten du(t)en erabiltzailea(k)”) bideratzea eta ordaintzea eskatzeko.

Salgaiak saskiratzen dituzten erabiltzaileek nahiz Eskaera egiten duten erabiltzaileek Plataforman erregistratuta egon behar dute zerbitzua erabili ahal izateko, eta ezin izango dira bi rolak partekatu.

Salgaiak saskiratzen dituen erabiltzaile batek Eskaera egiten duen erabiltzaile bat gehitzen duenean, edo alderantziz, eskaera-orrian eskatutako datuak bete beharko dira. Ondoren, Eskaera egiten duen erabiltzaileak edo Salgaiak saskiratzen dituen erabiltzaileak, kasuan kasu, eskaera onartu edo ezeztatu ahal izango du.

Salgaiak saskiratzen dituen erabiltzaile batek aldi berean Eskaera egiten duen erabiltzaile bakar bat izan dezake. Aldiz, Eskaera egiten duen erabiltzaileak Salgaiak saskiratzen dituen lau erabiltzaile izan ditzake gehienez.

Halaber, Eskaera egiten duen erabiltzaileak edonoiz eman dezake Salgaiak saskiratzen dituen erabiltzailearen baja, eta baita alderantziz ere, une horretan eskaeraren bat bideratzen ari den kasuan izan ezik.

Loturek 7 egunetik gora badaramate onartzeko zain, automatikoki ezeztatuko dira.

Eskaera egiten duten erabiltzaileek Salgaiak saskiratzen dituzten erabiltzaileek lehenetsitako ordainketa-metodoak, bidalketa-helbidea eta jaso nahi dituzten jakinarazpen-motak lotu ditzakete.

Eskaera baieztatzen denean, Salgaiak saskiratzen dituzten erabiltzaileek eta Eskaera egiten duten erabiltzaileek eskaeraren jarraipenean zehar jasoko dituzte gainerako jakinarazpenak. Salgaiak saskiratzen dituzten erabiltzaileei ez zaie ordainketa-metodoari buruzko daturik bidaliko.

Zerbitzu honi buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, sartu gure Plataformetako “Nire Kontua”-n, “YouPay” atalean.

“Onartu” botoia aktibatzean, Salgaiak saskiratzen dituzten erabiltzaileek nahiz Eskaera egiten duten Erabiltzaileek adierazten dute Plataforman erregistratutako erabiltzaileak direla, eta zerbitzua aktibatzeko eta erosteko prozesuan emandako informazioa, kasuan kasu, egiazkoa eta zehatza dela.

Zerbitzu hau erabiltzean, Eskaera egiten duen erabiltzaileak baieztatzen du 18 urtetik gora dituela, Baldintza hauen 4. klausulan ezarritakoaren arabera; kontratuak egiteko legezko gaitasuna duela; Salgaiak saskiratzen dituen erabiltzailearen ordezkari gisa jarduten duela, indarrean dagoen legediaren arabera, eta beharrezkoa denean; Salgaiak saskiratzen dituen erabiltzailearen eskabidea jaso duela, erosketa-saskia bideratu eta ordaintzeko, hala badagokio, eta zerbitzu honekiko lotura onartzen duela, eta beraz, erosketa-saskia bideratu eta ordaintzen duela.

Gogoan izan, PULL&BEAR eta Eskaera egiten duen erabiltzailearen artean ezarriko dela lotura juridikoa, eta beraz, titular denak osatuko duela. Beraz, Salgaiak saskiratzen dituen erabiltzaileak erosketa-saskia prestatzeak ez du esan nahi kontratatzailea bera denik PULL&BEAR eta Eskaera egiten duen erabiltzailearen arteko betebeharretan, ezta Salgaiak saskiratzen dituen erabiltzailearen eta Eskaera egiten duen erabiltzailearen arteko lotura aldatzen denik ere bigarrenak lehenengoaren aurrean gauzatu ditzakeen aldi baterako ekintzetan.

Kontrako lege-xedapenean izan ezik, PULL&BEAR-ek ez du bere gain hartuko zerbitzu honen erabilerari buruzko adierazpenak, klausula honetan aurreikusitakoak, ez betetzearen ondoriozko kalterik.

Mesedez, kontuan izan eskaera ezingo dela errenboltso bidez ordaindu “YouPay” zerbitzua erabiltzea aukeratzen bada.

“YouPay” zerbitzuari aplikatuko zaio Baldintza hauetan aurreikusitako beste guztia.

16. BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA ETA FAKTURAZIOA

Balio Erantsiaren Gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 68. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, salgaiak Espainiako BEZa aplikagarri den lurraldean entregatuko direla ulertuko da baldin eta entrega-helbidea Espainiako lurraldean badago, Kanariak, Ceuta eta Melilla salbu. Legez une bakoitzean indarrean dagoen BEZa aplikatuko da, salgai bakoitzari dagokionaren arabera. Kanarietarako, Ceutarako eta Melillarako eskaeren kasuan, entregei ez zaie BEZik aplikatuko, 37/1992 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, baina bai lurralde horietako bakoitzean indarrean dagoen araudien arabera aplikagarri zaizkien zergak eta muga-zergak.

Berariazko baimena ematen diguzu faktura euskarri elektronikoan bidaltzeko. Hala ere, edozein momentutan jakinarazi diezagukezu faktura paperean jaso nahi duzula; kasu horretan, zuk eskatutako formatuan bidaliko dizugu faktura.

17. ITZULKETEN POLITIKA

17.1 Erosketa utziesteko legezko eskubidea

Utziesteko eskubidea

Kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa kontratatzen baduzu, kontratu hau utziesteko eskubidea izango duzu, 14 egun naturaleko epean eta arrazoirik eman beharrik gabe. Utziesteko epea 14 egun naturaleko epean bukatuko da, zuk edo zuk adierazitako hirugarren batek (garraiolaria ez dena) produktuen jabetza materiala hartu zenutenetik; zure eskaera osatzen duten produktuak banaka entregatzen badira, 14 egun naturaleko epean, zuk edo zuk adierazitako hirugarren batek (garraiolaria ez dena) azken produktuaren jabetza materiala hartu zenuten egunetik kontatzen hasita. Utziesteko eskubidea gauzatzekotan, horren berri izan beharko dugu PULL&BEAR-en, hurrengo helbide honetan: Avenida Gonzalo Navarro 37-43, 15573 Narón, Coruña. Edo, bestela, 900 812 900 telefono-zenbakira deituta, contact@pullandbear.com helbide elektronikora idatzita edo harremanetarako dugun inprimakia beteta. Kontratua utziesteko nahi hori adierazpen argi baten bidez azaldu beharko da (posta arrunt edo elektronikoz bidalitako gutun baten bidez, esaterako). Aukera duzu baldintza hauen Eranskin gisa datorren utziesteko inprimakiaren eredua erabiltzeko, baina ez da nahitaezkoa. Utziesteko epea betetzeko, eskubide hau erabiltzeko duzun asmoa jakinarazi baino ez duzu egin behar, dagokion epea bete aurretik.

Utziestearen ondorioak

Kontratua utzietsiz gero, zugandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkizugu, entrega-gastuak barne (guk eskaintzen dugun entrega arrunt merkeena ez den beste entrega-modalitate bat aukeratzeagatiko gastu gehigarriak izan ezik), inolako atzerapenik gabe, eta, betiere, kontratu hau utziesteko erabakiaren berri eman eta gehienez ere 14 eguneko epean. Diru hori itzuliko dizugu zuk hasierako transakzioa egiteko erabili zenuen ordainketa-modu berean. Itzulketaren ondorioz ez duzu beste inolako gastu gehigarririk izango. Hala ere, itzulketa atxiki ahal izango dugu guk produktuak jaso arte, edo aipatu produktuak itzuli izanaren frogagiria aurkezten duzun arte, bi aukeretatik lehenen gertatzen denaren arabera.

Produktuak zuzenean itzuli edo entregatu beharko dituzu Espainiako edozein PULL&BEAR dendatan; edo produktuak posta bidez itzultzeko (horretarako, eskaerarekin bidali genizun etiketa erabili behar duzu) edo produktuak PULL&BEAR, Avenida Gonzalo Navarro 37-43, 15573 Narón, Coruña, helbidera bidaltzeko, inolako atzerapenik gabe, eta, betiere, kontratu hau utziesteko erabakiaren berri eman eta gehienez ere 14 egun naturaleko epean. Epea bete duzula ulertuko da produktuak aipatu epea bukatu baino lehen itzultzen badituzu.

Ondasunak Espainiako PULL&BEAR denda batean edo posta bidez itzultzen ez badituzu, zuk ordaindu beharko duzu ondasunak itzultzearen zuzeneko kostua. Kasu horretan, produktuez gain Bidalketaren Berrespenarekin batera jasotako tiket elektronikoaren kopia bidali beharko duzu inprimatuta.

Zu izango zara erantzule bakarra produktuen balioa gutxitzen bada, baldin eta produktuen izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua lortzeko ezinbesteko manipulazioa ez den bestelakorik aplikatzeagatik gertatzen bada.

17.2 Kontratua utziesteko eskubidea.

Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei legez aitortutako eta aurreko 17.1 klausulan aipatutako utziesteko eskubideaz gainera, 30 eguneko epea ematen dizugu produktuak itzultzeko, horiek entregatu ziren egunetik kontatzen hasita, (hurrengo 17.3 klausulan aipatzen diren kasuetan izan ezik; horien gainean ez dago utziesteko eskubiderik). Opari Txartelaren Erabilera Baldintzek arautzen dute opari-txartela itzultzeko modua.

Produktuak utziesteko eskubidearen kontratuzko epean itzuliz gero, baina legezko epea iraungi ondoren, produktuengatik ordaindutako prezioa itzuliko zaizu soilik. Zuk ordaindu beharko dituzu, ordea, produktua itzultzean eragindako kostu zuzenak, baldin eta ez baduzu Espainiako PULL&BEAR dendaren batean edo posta bidez itzultzen. Kasu horretan, gogoan izan produktuez gain Bidalketaren Berrespenarekin batera jasotako tiket elektronikoaren kopia bidali beharko duzula inprimatuta.

Utziesteko duzun eskubidea gauzatu ahal izango duzu aurreko 17.1 klausulan zehazten denari jarraiki. Kontratua utzietsi nahi duzula jakinarazten badiguzu utziesteko legezko epea igarotzen denean, produktuak entregatu zirenetik zenbatzen hasita 30 eguneko epean itzuli beharko dituzu ondasunak.

17.3 Xedapen orokorrak

Ez duzu Kontratuari uko egiteko eskubiderik izango produktua honako hauetakoren bat bada:

* Produktu pertsonalizatuak.

* Bilgarri originala ez duten musika CD/DVDak.

* Higiene arrazoiengatik zigilatuta dauden produktuak, entregatu ostean zigilua kendu bazaie.

Kontratuari uko egiteko eskubidea jasotako egoera berean itzultzen diren produktuen kasuan bakarrik aplikatuko da. Ez da dirurik itzuliko produktua irekitzeaz gain hura erabili bada, ezta entregatu ziren egoera berean ez dauden produktuen edo kalteren bat dutenen kasuan ere; beraz, kontuz ibili beharko zara produktua(k) zure zaintzapean dagoenean/daudenean. Mesedez, produktua itzultzean bere jatorrizko bilgarriak, argibideak eta produktuarekin batera bidalitako beste edozein dokumentu ere itzuli. Itzulketak Espainiako edozein PULL&BEAR dendatan edo posta bidez egin ditzakezu.

• PULL&BEAR denda batean itzultzea.

Itzuli nahi duzun merkantziaren atal bera duen Espainiako edozein PULL&BEAR dendatan itzuli ahal izango dituzu produktuak. Kasu horretan, denda horietako batera joan eta, itzuli nahi dituzun produktuekin batera, Bidalketaren Berrespenean erantsita jaso zenuen tiket elektronikoa entregatu beharko duzu. Tiket hori Plataformetako zure kontuaren bidez ere eskura dezakezu. Tiket elektronikoa modu digitalean aurkez dezakezu, mugikorraren pantailan erakutsita. Bestela, inprimatuta ere eraman dezakezu dendara.

• Posta bidezko itzulketa.

Posta bidez bidali ahal izango dituzu itzuli nahi dituzun produktuak. Horretarako, hautatu “Posta bidezko itzulketa” metodoa itzulketa eskatzerakoan, gure Plataformetako “Nire Kontua” guneko “Itzulketak” atalean. Horren ostean, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu itzulketa-etiketarekin, eta paketean itsatsi eta tokian-tokiko Correos bulegoan utzi beharko duzu. Produktua jaso zenuen pakete berean bidali beharko da eta Plataformetako “Nire Kontua” ataleko “Itzulketak” delakoan azaltzen diren argibideak jarraitu, edo mezu elektronikoan bertan adierazten direnak. Gonbidatu gisa erosi baduzu, produktuak posta bidez itzultzea eska dezakezu, eta horretarako Eskaeraren Berrespenarekin batera bidaliko dizugun esteka erabili beharko duzu. Beharrezko egiaztapenak egin ostean, mezu elektroniko bat jasoko duzu etiketa batekin; etiketa paketean itsatsi eta aipatu entrega-guneren batean itzuli beharko duzu.

Aipatu bi aukerek ez dute inolako kostu gehigarririk eragingo.

Produktuak eskura dituzun doako aukeren bidez itzuli nahi ez badituzu, zeure gain hartu beharko dituzu itzulketaren kostuak. Kasu horretan, gogoan izan produktuez gain Bidalketaren Berrespenarekin batera jasotako tiket elektronikoaren kopia bidali beharko duzula inprimatuta. Mesedez, har ezazu aintzat produktuak garraioa zorretan dela itzultzea erabakitzen baduzu, baimena edukiko dugula izan ditzakegun gastuak zure gain uzteko.

Produktua aztertu ostean, ordaindutako kopuruak itzultzeko eskubidea duzun edo ez jakinaraziko dizugu. Garraioari dagozkion gastuak soilik itzuliko dira utziesteko eskubidea legezko epean erabiltzen denean eta dagokion eskaera osatzen duten produktu guztiak itzultzen direnean. Itzulketa lehenbailehen egingo da, gehienez ere 14 eguneko epean, utziesteko zenuen asmoa jakinarazi zenigun egunetik kontatzen hasita. Hala ere, itzulketa atxiki ahal izango dugu produktuak jaso arte, edo produktuak itzuli izanaren frogagiria aurkezten duzun arte, bi aukeretatik lehenen geratzen denaren arabera. Erosketa egiteko erabili zenuen ordainketa-modu bera erabiliko da beti dirua itzultzeko, itzulketarako opari-tiket bat aurkezten denean izan ezik. Azken kasu horretan, txartel edo abonu-tiket bidez egingo da itzulketa.

Zure gain hartuko dituzu produktuak itzultzeari lotutako kostuak eta arriskua, arestian adierazi bezala. Zalantzaren bat izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke harremanetarako dugun inprimakiaren bidez edo 900 812 900 telefono-zenbakira deituz.

Jasotzean ordaintzeko aukera hautatu duten eskaerak itzultzeko, eta dendetako kutxan ordaindu direnak, Espainiako PULL&BEAR dendetan baino ezin izango dira itzuli. Kasu horretan, zure eskaera entregarako eta dendan ordaintzeko prest

dagoenetik (eskaera dendan jasotzeko prest dagoela jakinarazteko mezu elektronikoa jasoko duzu) 8 egun pasa badira eta guri egotzi ezin zaizkigun arrazoiengatik jaso ez bada, kontratuan atzera egin nahi duzula ulertuko dugu eta baliogabetzat joko dugu. Halaber, Espainiako PULL & BEAR denda jakin batzuetan erabilgarri dauden gailu elektronikoen bidez egindako eskaerak, dendako kutxan ordaindu direnak, Espainiako PULL & BEAR dendetan baino ezin izango dira itzuli. Utziestea erabaki baduzu, zuk egindako ordainketa guztien zenbateko osoa itzuliko dizugu, hasieran erabilitako ordainketa-metodo beraren bidez.

17.4 Produktu akastunen itzulketak

Entregaren unean produktua kontratuan azaldutakoarekin bat ez datorrela uste baduzu, berehala jarri beharko duzu gurekin harremanetan harremanetarako inprimakiaren bidez, produktuaren datuak eta zer kalte duen adieraziz. Bestela, deitu 900 812 900 telefono-zenbakira, eta zer egin behar duzun azalduko dizugu. Produktua Espainiako edozein PULL&BEAR dendatan, posta bidez edo aurretiaz adierazitako helbidera bidaliz itzul dezakezu. Itzulitako produktua zehatz-mehatz aztertzeari ekingo diogu eta mezu elektroniko baten bidez, zentzuzko epe baten barruan, itzulketa zein aldaketa (hala dagokionean) bidezkoa den jakinaraziko dizugu. Produktua ahalik eta azkarren itzuli edo aldatuko da eta, edozein kasutan, 14 eguneko epean, ukatutako produktua itzul edo alda daitekeela berresten duen posta elektronikoa bidaltzen dizugun egunetik zenbatzen hasita.

Akatsen bat dutelako itzultzen diren produktuengatik ordaindutako kopuruak, betiere akats hori benetakoa bada, osorik itzuliko dira, baita hura entregatzean sorrarazitako gastuak eta produktua guri helarazteko zuk ordaindutakoak ere. Edonola ere, babestuta daude indarreko legeriak aintzatesten dituen eskubideak.

18. PRODUKTU PERTSONALIZATUAK

Gure Plataformei esker, zenbait produktu pertsonaliza ditzakezu, zuk hautatutako mezuak eta karaktereak sartuta, baldintza hauen eta emandako jarraibideen arabera.

Arrazoi teknikoak edo gure borondatetik kanpoko bestelako zioak direla eta, baliteke benetako koloreak, ehundurak eta neurriak pantailan erakutsitakoekin guztiz bat ez etortzea. Halaber, jantzi pertsonalizatuak izateagatik, gogoratu ezingo direla produktu pertsonalizatuak itzuli edo aldatu.

Testuak eta produktuak pertsonalizatzearen gainerako elementuak erabiltzeko baimena duzula bermatzen duzu. Pertsonalizazioa ezeztatzeko eskubidea dugu, baita produktu pertsonalizatuen eskaerak bertan behera uzteko ere, baldintza hauek betetzen ez badira. Hala ere, zu izango zara eskatutako pertsonalizazioaren erantzule bakarra. Pertsonalizazioak elementu ezegokiak, hirugarrenenak edo nolanahi legez kontrakoak dituela uste badugu, aukera izango dugu pertsonalizazioa ezeztatzeko edota produktu pertsonalizatuen eskaerak bertan behera uzteko.

Ez dugu zerbitzu honen erabiltzaileek sortutako pertsonalizazioaren mezuak edo beste elementu batzuk egiaztatzeko betebeharrik, eta ez dugu haien ardurarik hartzen. Ez dugu bermatzen mezuak edo bestelako elementuak zilegi direnik; horrenbestez, ez dugu inolako erantzukizunik hartzen produktu pertsonalizatuek edozein erabiltzaile edota hirugarrenengan —partikularrak zein erakunde publiko edo pribatuak— zuzenean eta zeharka eragin ditzaketen kalteengatik, ezta produktu horiekin harreman zuzena nahiz zeharkakoa dutenengatik ere.

19. ERANTZUKIZUNA ETA ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA

Honako Baldintzetan berariaz aurkakoa adierazi ezean, gure Plataformetan erositako edozein produkturekiko dugun erantzukizuna produktu horren erosketa-preziora mugatuko da. Hala ere, kontrako lege-xedapenik ez badago, ez dugu gure gain hartuko honako hauen gaineko erantzukizunik, jatorria edozein dela ere:

* diru-sarreren edo salmenten galerak;

* negozioaren galera;

* eskuratu gabeko irabaziak edo kontratuen galera;

* aurreikusitako aurrezkien galera;

* datuen galera; eta

* kudeaketa-denboraren edo bulego-orduen galera.

Plataformen izaera irekia dela eta, eta informazio digitala biltegiratzean eta transmititzean akatsak egon daitezkeenez, ez ditugu bermatzen Plataformen bitartez helarazitako edo lortutako informazioaren zehaztasuna eta segurtasuna, kontrakoa adierazten ez bada behintzat.

20. BERMEAK

Kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa kontratatzen baduzu, Plataformen bidez merkaturatzen ditugun produktuei buruzko bermeak eskainiko dizkizugu, produktu-mota bakoitzarentzat legeak ezarritakoaren arabera. Hortaz, haiekin ados ez egotekotan, horren berri emateko aukera dago bi urteko epean, produktua entregatzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

. Produktuek kontratuan zehazten denari jarraitzen diotela ulertuko da (i) guk egindako deskribapenari erantzuten badiote eta gure Plataformetan aurkeztu ditugun baldintzak betetzen badituzte, (ii) mota berdineko produktuek normalean duten erabilera berdinerako balio badute eta (iii) mota horretako produktu batengandik espero den kalitatea eta prestazioak baditu.

Zentzu horretan, produktuetako batek kontratuan zehaztutakoa beteko ez balu, jakinaren gainean jarri beharko gaituzu, aurreko 16.4 atalean deskribatutako prozesuari jarraiki, helburu horretarako eskura jartzen dizkizugun komunikabideetako bat erabiliz.

Saltzen ditugun produktuek, eskuz landutakoek bereziki, fabrikazioan erabiltzen diren material naturalen ezaugarriak izan ditzakete askotan. Ezaugarri bereziak, hala nola zain, ehundura, korapilo eta kolore aldaketak, ez dira akats edo narrio gisa hartuko. Aitzitik, ezaugarri hori egon daitekeela kontuan hartu eta baloratu beharko litzateke. Kalitate goreneko produktuak soilik aukeratzen ditugu, baina ezaugarri naturalak ezin ditugu ekidin, eta produktuaren berezitasun gisa hartu behar dira.

21. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

Onartzen duzu Plataformetan dauden material edo edukien copyright-ak, marka erregistratuak eta jabetza intelektual zein industrialarekin lotutako gainerako eskubideak une oro gureak direla, edota horiek erabiltzeko lizentzia eman digutenenak. Material hori guk edo hura erabiltzeko lizentzia eman digutenek berariaz baimendutako moduan bakarrik erabili ahal izango duzu. Horrek ez du esan nahi Plataformak erabili ezingo duzunik, beharrezkoa den neurrian, zure eskaeraren edo Harremanetarako datuen gaineko informazioa kopiatzeko.

22. BIRUSAK, PIRATERIA ETA BESTELAKO ERASO INFORMATIKOAK

Plataformak behar bezala erabili behar dituzu, horien bidegabeko erabilera egin gabe, bertan birusak, troiarrak, harrak, bonba logikoak edo teknologikoki kaltegarria izan daitekeen bestelako edozein programa edo material nahita sartu gabe. Ez zara saiatuko gure Plataformetan baimenik gabe sartzen, ezta Plataforma horiek alokatzen duten zerbitzarian edota Plataforma hauetara lotuta dagoen beste edozein zerbitzari, ordenagailu edo datu-basean. Konpromisoa hartzen duzu zerbitzu-ukatze edo banatutako zerbitzu-ukatze baten bitartez gure Plataformak ez erasotzeko. Klausula hau betetzen ez bada, baliteke araudi aplikagarriak tipifikatutako urratzeak egitea. Aipatu araudiaren edonolako urratzeen berri emango diegu agintari eskudunei, eta haiekin lankidetzan jardungo gara erasotzailea nor izan den jakiteko. Halaber, klausula hau urratuz gero, berehala utziko diozu Plataforma hauek erabiltzeko baimena izateari. Ez dugu erantzukizunik izango Plataforma hauek erabiltzearen, bertako edukiak deskargatzearen edo Plataformek eramandako edukien ondorioz zure ordenagailuak, ekipamendu informatikoak, datuek edo materialek kalteak edo galerak izaten badituzte, baldin eta horien jatorria zerbitzu-ukatzearen eraso bat, birus bat edo teknologikoki kaltegarria den bestelako programa edo material bat bada.

23. ESTEKAK GURE PLATAFORMETATIK

Gure Plataformetan hirugarrenen webguneetarako edo materialetarako estekarik egongo balitz, esteka horiek informazioa emate aldera besterik ez dira eskainiko; guk ez dugu webgune edo material horietako edukiaren gaineko kontrolik. Beraz, ez dugu gure gain hartzen haiek erabiltzeak ekar dezakeen edozein kalte edo galeraren gaineko erantzukizunik.

24. IDATZIZKO JAKINARAZPENAK

Araudi aplikagarriaren arabera, idatziz bidali beharko dizugu informazioaren edo jakinarazpenen zati bat. Gure Plataformak erabiltzean, jakinarazpen horietako gehienak elektronikoak izatea onartzen duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara posta elektroniko bidez, edo informazioa helaraziko dizugu gure Plataformetan oharrak argitaratuz. Kontratuaren helburuetarako, jakinarazpenak egiteko bide elektroniko hau erabiltzea onartzen duzu, eta modu elektronikoan bidaliko dizkizugun kontratu, jakinarazpen, informazio eta bestelako komunikazioek idatzizkoak izatearen lege-baldintzak betetzen dituztela onartzen duzu. Baldintza honek ez du inolako eraginik izango legeak ematen dizkizun eskubideetan.

25. JAKINARAZPENAK

Bidaltzen dizkiguzun jakinarazpenak, hobe harremanetarako dugun formularioaren bidez bidaltzen badizkiguzu. Aurreko 22. klausulan zehazten denaren arabera eta kontrakoa erabakitzen ez den bitartean, zure eskaera egitean zehaztutako e-postara edo posta-helbidera bidali ahal izango dizkizugu jakinarazpenak. Jakinarazpenak behar bezala egin direla eta jaso dituzula ulertuko dugu gure Plataformetan argitaratzen dugun unean bertan, posta elektroniko bidez bidali eta 24 ordu geroago, edo gutuna frankeatu eta hiru egun geroago. Jakinarazpena gauzatu dela frogatzeko, nahikoa izango da, gutunaren kasuan, helbidea zuzena dela, behar bezala zigilatuta zegoela eta Correosen edo postontzian behar bezala entregatu dela ziurtatzea; eta, posta elektronikoaren kasuan, hartzaileak zehaztutako helbidera bidali dela ziurtatzea.

26. ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK LAGATZEA

Kontratua loteslea da zuretzat nahiz guretzat, baita gure ondorengo, lagapen-hartzaile eta kausadunentzat ere. Ezingo dituzu kontratu bat edo kontratu horretatik ondorioztatutako eskubideak edo betebeharrak transmititu, laga, kargatu edo transferitu, aurretik gure idatzizko baimena jaso ez baduzu. Kontratu bat edo kontratu horretatik ondorioztatutako eskubide edo betebeharren bat transmititu, laga, kargatu edo transferitu ahal izango dugu edozein momentutan, kontratua indarrean dagoen bitartean. Edozein zalantza saihesteko, transmisio, lagapen, karga edo bestelako transferentziek ez dute kontsumitzaile gisa legeak ematen dizkizun eskubideetan eraginik izango, eta ez dituzte guk emandako bermeak, berariazkoak zein isilekoak, indargabetuko, murriztuko edo mugatuko.

27. GURE KONTROLPETIK KANPOKO GERTAERAK

Ez gara erantzule izango kontratu baten babespean onartzen ditugun betebeharren bat betetzen ez badugu edo horretan atzerapenak gertatzen badira, hori gertatzearen kausa gure arrazoizko kontrolpean ez badago ("Ezinbesteko Kausa"). Ezinbesteko Kausen artean, gure arrazoizko kontrolpean ez dagoen edozein ekintza, gertaera, jardute-eza, ez-egite edo istripu egongo da, besteak beste jarraian zehazten direnak:

1. Grebak, ugazaben itxiera edo bestelako erreibindikazio-neurriak.

2. Gizarte astindua, iraultza, inbasioak, eraso edo mehatxu terrorista, gerra (aitortua zein ez) edo gerra-mehatxua edo gerrarako prestaketak.

3. Sutea, eztanda, ekaitza, uholdea, lurrikara, hondoratzea, izurria edo bestelako hondamendi naturalak.

4. Trenak, itsasontziak, hegazkinak, motordun garraiobideak eta bestelako garraioak, publikoak nahiz pribatuak, ezin erabili izatea.

5. Telekomunikazioetarako sistema publiko zein pribatuak erabiltzeko ezintasuna.

6. Edozein gobernuren edo erakunde publikoren ekintzak, dekretuak, legedia, araudia edo murrizketak.

Kontratuetatik eratorritako betebeharrak bertan behera geratuko dira Ezinbesteko Kausak dirauen bitartean, eta betebehar horiek betetzeko epea luzatuko da, Ezinbesteko Kausak irauten duen denbora berdinean. Gure esku dagoen guztia egingo dugu Ezinbesteko Kausa lehenbailehen amaitzeko edo Ezinbesteko Kausa hori egonda ere gure betebeharrak betetzen lagunduko diguten soluzioak bilatzeko.

28. UKO EGITEA

Kontratu bati edo Baldintza hauei lotuta zeuk onetsitako betebeharren bat betetzea ez eskatu arren, edo guri kontratu baten edo Baldintzen arabera dagozkigun eskubide edo ekintzaren bat ez gauzatu arren, ez du esan nahi eskubide edo ekintza horiekin loturiko eskubideak edo ekintzak ezeztatzen edo mugatzen direnik, eta zu ere ez zaitu betebehar horiek betetzetik salbuetsiko. Guk eskubide edo ekintza zehatzen bati uko egiteak ez du berarekin ekarriko kontratutik edo Baldintzetatik erator daitezkeen beste eskubide edo ekintzei uko egitea. Guk Baldintza hauetakoren bati edo kontratutik eratorritako eskubide edo ekintzaren bati uko egiteak ez du efekturik izango baldin eta uko egitea berariaz adierazten ez bada, eta idatziz gauzatu eta horren berri ematen ez bazaizu, Jakinarazpenei buruzko aurreko atalean ezarri bezala.

29. DEUSEZTASUN PARTZIALA

Erakunde eskumendun batek emandako ebazpen irmo bidez Baldintza hauetakoren bat edo kontraturen bateko xedapenen bat deuseztatu eta efekturik gabe geratzen bada, gainerako baldintzek indarrean jarraituko dute, deuseztapen horrek ez baitu eraginik izango azken horiengan.

30. HITZARMEN OSOA

Baldintza hauek eta bertan aipatzen diren dokumentu guztiek osatzen dute zure eta gure arteko hitzarmen osoa Baldintzetan adierazitako helburuei dagokienez, eta aurretik zure eta gure artean hitzez edo idatziz egindako beste edozein hitzarmen, akordio edo hitzemate ordezkatzen dute. Zuk eta guk kontratu hau gauzatzeko baimena eman dugu, eta aitortzen dugu kontratua sinatu aurretik beste alderdiak ez duela inolako aitorpen edo zinik egin, edo egindako edozein aitorpen edo idatzietatik ondoriozta litekeen aitorpen edo zinik, Baldintza hauetan berariaz adierazten direnak izan ezik. Ez zuk eta ez guk ez dugu ekintzarik gauzatzerik izango beste alderdiak kontratua sinatu aurretik egindako hitzezko edo idatzizko gezurrezko adierazpenen aurrean (aipatutako adierazpen hori iruzurrez egin bada izan ezik), eta beste alderdiak gauzatu ahal izango duen ekintza bakarra kontratua ez betetzeagatik izango da, Baldintza hauetan zehazten denari jarraiki.

31. BALDINTZA HAUEK ALDATZEKO DUGUN ESKUBIDEA

Baldintzak aldatzeko eskubidea izango dugu. Horietan aldaketa esanguratsuak eginez gero, jakinarazi egingo dizugu. Ez dute atzeraeraginezko efekturik izango, eta salbuespenak salbuespen, jakinarazpena argitaratu eta 30 egun igaro direnean aplikatu ahal izango dira.

Aldaketekin ados ez bazaude, gure Plataformak ez erabiltzea gomendatzen dizugu.

32. LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Gure Plataformen erabilera eta haien bitartez egindako produktuen erosketa-kontratuak Espainiako legediak arautuko ditu. Plataformen erabilerari edo aipatutako kontratuei lotuta sor litekeen edozein gatazka konpontzeko jurisdikzio ez-esklusiboa Espainiako epaitegi eta auzitegiena izango da. Kontsumitzaile gisa egin baduzu kontratua, klausula honetako ezerk ez du eraginik izango indarreko araudiak aitortzen dizkizun eskubideetan.

33. IRUZKINAK, IRADOKIZUNAK, KEXAK ETA ERREKLAMAZIOAK

Zure iruzkin eta iradokizunak atsegin handiz jasoko ditugu. Mesedez, bidali halako iruzkin eta iradokizunak, edo kontsulta, kexa nahiz erreklamazioren bat, gure harremanetarako inprimaki, telefono-zenbaki, posta-helbide edo helbide elektronikoaren bidez (Baldintza hauen 2. klausulan zehaztu dira). Horrez gain, erreklamazio-orri ofizialak ditugu kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura. 900 812 900 telefono-zenbakira deituta edo gure harremanetarako formularioaren bidez eska ditzakezu agiriok. Gure bezeroarentzako arreta-zerbitzuan jartzen dituzun kexa eta erreklamazioei ahalik eta lasterren erantzungo diegu, hilabete batean gehienez ere. Era berean, jakinaraziko dizugun identifikazio-gako batekin gordeko dira, aldi oro horien egoeraren berri izan dezazun.

Kontsumitzaile bezala zure eskubideak urratu direla uste baduzu, helarazi zure kexak contact@pullandbear.com helbide elektronikora, gatazkak konpontzeko judizioz kanpoko konponbidea eskatzeko.

Zentzu horretan, zure eta gure arteko erosketa kontratua online burutu bada, gure Plataformen bitartez, EBko 524/2013 Araudian ezarritakoari jarraiki, jakinarazten dizugu epaiketaz kanpo konpon dadila eskatzeko eskubidea duzula, https://ec.europa.eu/consumers/odr/ Internet helbidearen bitartez egindako erosketei dagokienez.

Azken aldaketa: asteartea, 2020(e)ko urriaren 13a

Uko egiteko formularioaren eredua

(kontratuan atzera egin nahi baduzu soilik bete eta bidali behar duzu formulario hau)

Pull & Bear España SA erakundeari zuzenduta, PULL&BEAR izen komertzialarekin jarduten duena. Helbidea: Avenida Gonzalo Navarro 37-43, 15573 Narón, Coruña. contact@pullandbear.com

Honen bidez, ondoko ondasun honi dagokion salmenta-kontratuan atzera egiten dudala adierazi nahi dut:

Noiz eskatua/jasoa (*)

Kontsumitzailearen izena:

Kontsumitzailearen helbidea:

Kontsumitzailearen sinadura (formularioa paperean aurkezten bada soilik)

Data

(*) Ezabatu egokia ez dena

‘PULL & BEAR’ APLIKAZIOAREN

FUNTZIONALTASUNEN BALDINTZAK ETA ZEHAZTAPENAK

Baldintza eta zehaztapen hauek (aurrerantzean, “Baldintzak”), www.pullandbear.com webgunearen Erabilera eta Erosketa Baldintzak eta PULL & BEAR markaren aplikazioan dauden zerbitzuen sarbidea eta erabilera eta funtzionalitateak arautzen ditu (ondoren definituko den bezala).

Hona hemen aplikazioaren prestazioak: (i) aplikazioaren bidez produktuak erosteko aukera; erosketa horiek Online Dendan egindako erosketatzat joko dira, eta, beraz, www.pullandbear.com webguneko Erabilera eta Erosketa Baldintzen mende egongo dira; (ii) PULL & BEAR denda fisikoetan (aurrerantzean, eta dagokion erreferentziaren arabera, “Denda Fisikoa” edo “Denda Fisikoak”) ordainketak kudeatzeko aukera (aurrerantzean, “Wallet”); (iii) PULL & BEAR enpresaren online dendetan (aurrerantzean, “Online Denda”) egindako erosketen tiketak kudeatzea; biak Espainian PULL & BEAR ESPAÑA, SA (I.F.Z. A15108673) sozietateak kudeatzen ditu, eta helbidea Avenida de la Diputación, Edificio Inditex, Arteixo, 15143 Coruñan du; (iv) tiket elektronikoa edo erosketa elektronikoaren egiaztagiria eskuratzeko aukera, soil-soilik horretarako balio duen QR kodea PULL & BEAR denda fisikoetan erakutsiz.

1. ZERBITZUAREN DESKRIBAPEN OROKORRA

1.1. Produktuak aplikazioaren bidez www.pullandbear.com webgunean eskuratzea

Aplikazioak aukera ematen die bezeroei produktuak www.pullandbear.com webgunearen bidez erosteko. Beraz, Online Dendan egindako erosketatzat joko da, eta www.pullandbear.com webgunearen Erabilera eta Erosketa Baldintzen mende egongo da. Baldintza horiek onartu egin behar dira erosketa egiten denean.

1.2. Wallet funtzionaltasuna

Wallet funtzionalitatea erabiliz, aukera hauek dituzu:

i. Denda Fisikoetan egindako erosketen tiket elektronikoak eskura izatea, haien ordainketa Walletekin hasten denean edo ordainketa hurrengo (iv) eta (v) ataletan zehazten denaren arabera eskatu edo sortu izan denean. Halaber, eskura izango dituzu Online Dendako tiket elektronikoak;

ii. Ordainketa- eta opari-txartelak kudeatzea: aukera ematen du denda fisikoetan Wallet erabiliz hasten diren ordainketak egiteko erabiliko diren txartelak gehitzeko. Online salmentan erosketa lasterreko aukeraz baliaturik gordetako txartelak badira, txartel horiek automatikoki egongo dira eskura, Wallet bitartez ordaintzeko txartel modura aktibatzea errazte aldera.

Beste txartel baten datuak sartzean, baimena ematen diguzu gorde nahi dituzun txartelen zein opari-txartelen baliotasuna egiaztatzeko. Horretarako, baliteke zure txartelean zordunketaren bat egin behar izatea, mikroordainketaren segurtasun-sistemaren bitartez.

Mikroordainketa horren zenbatekoa itzuli egingo zaizu eragiketa burutzen denetik hasi eta hilabete bateko epean beranduenez jota. Txartelak kudeatzeaz gain, Walletek txartel horientzako pasahitza sortzea eska diezazuke, aplikazioa egikaritzen duen gailuak indarrean dituen segurtasun-mekanismoek hala behartzen badute.

iii. Wallet bidez ordaintzen hastea: Wallet bidezko ordainketak horretarako prestatutako Denda Fisikoetan kudeatzeko, dagokion dendako langileek emango dizkizuten jarraibideei egin beharko diezu kasu.

Dena dela, kontuan izan behar duzu Wallet bidez ordainketak hasteko aplikazioak sortutako QR kodea aurkeztu beharko diezula dendakoei, Denda Fisikoaren kutxa-eremuan gaitutako bitarteko teknikoez haiek egiazta eta irakur dezaten.

Aplikazioa exekutatzen den gailuko segurtasun-mekanismoek hala behartzen badute, Walletek pasahitza sartzea eska dezake ordainketaren kudeaketa ahalbidetzen duen QR kodea sortu ahal izateko.

Wallet bidez hasitako ordainketetan, jakinaren gainean jartzen zara eta onartu egiten duzu tiket elektroniko bat emango zaizula eta ez duzula paperezko euskarrian tiketik jasoko. Denda Fisiko batean Wallet bidez ordainketa bat hasten duzunean, zenbatekoa ordainketa hasterakoan hautatzen duzun txartelean kargatuko zaizu.

Salgaiak, horiek erosi ondorengo ordainketari ekitea baimentzen duzun unean ematen dira, dendakoei QR kodea aurkeztu eta Denda Fisikoaren kutxa-eremuan gaitutako bitarteko teknikoez irakurri ondoren.

Ordainketa Wallet bidez hasitako erosketek dagokion Denda Fisikoak ezarrita dituen erosteko baldintzak bete beharko dituzte beti. Hori dela eta, zure eta Denda Fisikoaren arteko kontratuari buruzko erreklamazio oro, PULL & BEAR ESPAÑA SAri zuzendu beharko zaio, edota, adibidez, Espainiakoak ez diren denda fisikoetan egindakoak diren kasu zehatzetan, kasuan kasuko sozietateari. Wallet doako zerbitzua da.

Hala ere, txartel jaulkitzaileak komisioak kobra ditzake horrekin egindako ordainketengatik. Informazio gehiagorako, kontsulta itzazu zure txartelaren jaulkitzailearekin duzun kontratuko zehaztapenak. Era berean, zure telekomunikazio zerbitzuetako operadoreak kobratu ahal dizu Walletera sartzeko erabiltzen duzun telekomunikazio sarearengatik.

Informazio gehiagorako, kontsulta itzazu zure sarearen hornitzailearekin duzun kontratuko baldintzak. Wallet soilik adierazitako establezimenduetan ordainketak hasteko erabiliko da. Erabat debekaturik dago Wallet bestelako xedeetarako erabiltzea.

Beraz, erabiltzaile izatetik kentzeko eta, ondorioz, zure kontua ezerezteko eskubidea izango dugu; eta baita behar ez bezalako edo iruzurrezko erabilera egiten duen edota Wallet Baldintza hauetan nahiz Walleti, aplikazioari edo Zerbitzuari aplika dakiekeen legezko beste testuetan jasotzen diren arau eta prozedurak betetzen ez dituen erabiltzaileari dagozkion erantzukizunak eskatzeko eskubidea ere.

iv. Tiketak “eskaneatzea”: paper formatuan den tiket baten kopia digitala egin daiteke, tiketak inprimaturik daraman QR kodea eskaneatuta. Une horretatik aurrera, tiket hori erabili ahal izango duzu Denda Fisikoetan itzulketak egiteko, une bakoitzean PULL & BEAR merkataritza-politikaren arabera aplikatzekoak diren zehaztapen eta baldintzen baitan, eta betiere indarrean den legeriari jarraituz.

v. Tiket elektronikoa eskuratzea: Denda Fisikoetan erosketa ordaintzean, tiketa formatu elektronikoan jasotzea eska dezakezu. Horretarako, aplikazioan agertuko zaizun QR kodea erakutsi behar duzu, eta tiketa automatikoki aplikaziora igorriko da.

Une horretatik aurrera, tiket hori erabili ahal izango duzu Denda Fisikoetan aldaketak zein itzulketak egiteko, une bakoitzean PULL & BEAR merkataritza-politikaren arabera aplikatzekoak diren zehaztapen eta baldintzen baitan, eta betiere indarrean den legeriari jarraituz.

Horrelakoetan ez da paperezko euskarrian tiketik emango. Beraz, ulertu beharra dago QR hau erabiltzean berariaz eskatzen ari zarela tiket digitala edo erosketaren frogagiria formatu digitalean igortzea. Horrenbestez, uko egiten diozu hura paperean jasotzeari. Edonola ere, nahi duzun guztietan eskatu ahal izango duzu tiketa paperean. Horretarako, jarri harremanetan gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin, gure Plataformetan aurki daitekeen edozein komunikabideren bidez.

Edonola ere, Walleten edozein funtzionaltasunen gainean lehentasuna izango du tiket elektronikoak arautzen dituen araudiak edo aplikatu beharreko besteren batek, eta Baldintza hauek horren mende daude.

Erabiltzaile izateari uztea erabakiko bazenu, baja izapidetu bitartean aplikazioan bilduta diren tiket guztiak adierazten duzun posta elektronikora bidaltzea eska dezakezu.

1.3. Denda Fisikoetan erosketak egiteagatik tiket elektronikoa lortzeko funtzionalitate zehatza

Erabiltzaile erregistratua bazara eta, hortaz, aplikazioa instalatuta baduzu, baina ordainketa-txartelik ez baduzu erregistratu nahi (Wallet funtzionaltasunari dagokiona), aplikazioan automatikoki QR kode bat agertuko zaizu, tiketa elektronikoa eta ordainketa-ziurtagiri elektronikoak aplikazioan jaso ahal izateko.

QR hori erabiltzean berariaz eskatzen ari zara tiket digitala edo erosketaren frogagiria formatu digitalean igortzea. Horrenbestez, uko egiten diozu hura paperean jasotzeari. Edonola ere, nahi duzun guztietan eskatu ahal izango duzu tiketa paperean. Horretarako, jarri harremanetan gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin, gure Plataformetan aurki daitekeen edozein komunikabideren bidez.

2. APLIKAZIOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUEN ESKURAGARRITASUNA

Aplikatzekoa den legeria beti betez, eskubidea izango dugu PULL & BEAR aplikazioaren edozein funtzionaltasun nahiz funtzionaltasun guztiak aldatzeko, bertan behera uzteko edo kentzeko, edozein unetan, diskrezio osoz eta aurretik abisatu gabe, oro har edo era partikularrean —erabiltzaile batentzat edo batzuentzat—, baita Zerbitzu osoaren nahiz zati baten erabilgarritasuna aldatzeko, bertan behera uzteko edo kentzeko ere.

3. ERANTZUKIZUNA

Legeak erantzukizunetik salbuestea mugatzen duen kasuetan izan ezik, ez gara PULL & BEAR aplikazioaren funtzionaltasunak erabiltzeak sor diezazkizukeen kalteen erantzule.

Erabiltzaile modura konpromisoa hartzen duzu PULL& BEAR aplikazioa soilik jatorrizko xederako erabiliko duzula eta ez duzula behar ez bezalako edo iruzurrezko erabilerarik egingo, eta zure erantzukizunpean izango direla aplikazioa behar ez bezala erabiltzeagatik Sozietateari edo hirugarren bati sortutako kalteak.

Kasu hauetan zure ardura izango da:

a) hala dagokionean, aplikazioari, SIM txartelei, posta elektronikoko helbideei edota edozein pasahitzi lotutako zure ekipoa edo terminalak guri jakinarazi gabe baimena eman izan diozun hirugarren batek erabiliak direnean.

Funtzionaltasun ezberdinen edo aplikazioaren erabileran akatsak edo hutsak gertatzen direnean, zure hardwarea, softwarea edo gailu edo terminalak ondo ez dabiltzalako edo aplikazioa egikaritzen den gailuan beharrezko segurtasun-mekanismoak ezarri ez direlako.

4. APLIKAZIOAREN JABETZA INTELEKTUAL ETA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK ETA BESTE ESKUBIDE BATZUK

Aplikazioaren parte den edo haren barruan dagoen elementu oro Sozietatearen edo erabilpena baimendu duten hirugarrenen jabetzakoa da, eta haien kontrolpean dago. Horri guztiari “Jabetza” esango zaio aurrerantzean.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du honakoak ez baztertzeko, ez kentzeko, ez aldatzeko, ez manipulatzeko eta inola ere ez aldatzeko:

- Jabetza intelektualari edo industrialari dagokienez Sozietateak edo eskubideen legezko titularrek euren jabetzei erantsitako oharrak, testuak, argibideak edo ikurrak (copyright, ©, ® eta ™ etab.).

- Jabetzak eduki ditzakeen babesteko edo identifikatzeko gailu teknikoak (ur-markak, hatz-markak etab.). Erabiltzaileak aitortzen du Sozietateak ez diola Baldintza hauen bitartez haren Jabetzari edo hirugarren batzuen jabetzakoak direnei buruzko inolako eskubiderik uzten edo eskualdatzen.

Sozietateak horiek eskuratu eta erabiltzeko baino ez du baimentzen erabiltzailea, eta Baldintza hauetan azaltzen diren baldintzei jarraiki gainera.

Erabiltzaileek ez dute baimenik Jabetza era komertzialean ustiatzea dakarten jarduerak kopiatzeko, banatzeko (posta elektronikoak eta Internet barne), igortzeko, komunikatzeko, aldatzeko, nahasteko, eraldatzeko, uzteko edo beste edozein modutara zabaltzeko, partez edo osorik, ez bada ustiapen eskubideen legezko titularrak idatziz emandako berariazko baimenarekin.

Jabetzaren eskuratzea eta erabilera norberaren xederako izango da beti eta edonon, ez da merkataritza xedeetarako izango.

Sozietateak beretzat gordetzen ditu Jabetzari buruz dagozkion eskubide guztiak, eskubide horien gainean, azalpen gisa eta izaera murriztailerik gabe, dituzten jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak barne.

Sozietateak ez dio erabiltzaileari klausula honetan berariaz jasotzen den Jabetzari buruzko bestelako lizentzia edo baimenik ematen. Sozietateak, halaber, beretzat gordetzen du Baldintza hauen arabera emandako lizentziak edozein unetan eta edozer arrazoirengatik azkentzeko edo aldatzeko eskubidea.

Dena dela, Sozietateak legezko ekintzak abiarazi ditzake erabiltzaileak egiten duen edozein erabilpenen aurka, baldin eta erabilera:

- ez bada egiten hemen azaldutako zehaztapen eta baldintzei jarraituz;

Sozietatearen edo hirugarrengo legezko titular baten jabetza intelektualen, industrialen edo antzekoen eskubideak hausten edo urratzen baditu; edo aplikagarri den edozein araudi hausten badu.