How to buy

Oso erraza da PULLANDBEAR.COM webgunean erostea.

Hurrengo urratsei jarraitu besterik ez duzu:

01.

Hautatu bi aukeretako bat (emakumea, gizona) eta atala (jantzi-mota).

02.

Ikusi interesatzen zai(zki)zun produktua(k). Argazkiaren gainean behin sakatuz gero, argazkia handituta ikusiko duzu, eta beste hauek ere bai: produktuaren xehetasunak eta atzealdea, konposizioa, eskuragarri dauden neurriak, erreferentzia eta prezioa.

03.

Aukeratu jantzi bat eta eraman Zure erosketara. Ondoren, erosten jarraitzeko edo eskaera izapidetzeko aukera izango duzu.

Iruditik zuzenean ere gehi dezakezu jantzia Zure erosketara, produktuari buruzko datu zehatzak dakartzan fitxan sartu beharrik gabe. Hautatu zuzenean produktu(ar)en neurria eta kolorea. Eskaera izapidetu ahal izateko, egin klik Zure erosketa aukeraren gainean.

04.

Erosten jarraitu nahi izatekotan, errepikatu prozesua. Erosten jarraitu nahi ez baduzu, sartu “ZURE EROSKETA” atalean eta egin klik “ESKAERA IZAPIDETU” aukeraren gainean.

05.

Zure datuak idatzi dituzunean, egiaztatu zuzenak direla eta sakatu “baieztatu” botoia.

06.

Aukeratu nola jaso nahi duzun eskaera: gure Pull&Bear dendetako batean ala postaz, eskuragarri ditugun bidalketa-motetako bat aukeratuta (arrunta, azkarra...). Egiaztatu bidalketa- eta fakturazio-helbidea zuzenak direla.

07.

Aukeratu ordainketa-metodoa:

FAQ´s

Zein herrialdetan eros daiteke on line?

Une honetan, herrialde hauek dira on line zerbitzua eskaintzen dutenak: Alemania (Helgoland uhartea eta Büsingen hiria izan ezik), Austria, Belgika, Bulgaria, Txina, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia (Itsasoz haraindiko departamentu eta eremuetan izan ezik), Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia (San Marino, Liviano, Campione d´Italia eta Lugano lakuko uretan izan ezik), Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Mexiko, Monako, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Errusia, Suedia, Suitza eta Turkian.

Zein hizkuntzatan nabiga daiteke?

PULLANDBEAR.COM webgunean nabigatzeko hizkuntza hauek eskaintzen dira: gaztelania, ingelesa, nederlandera, alemana, poloniera, portugesa, frantsesa, errumaniera, txinera, errusiera, greziera, txekiera, eslovakiera, kroaziera, bulgariera, letoniera, estoniera, lituaniera, esloveniera, italiera, euskara, galiziera eta katalana.

Zein hizkuntzatan eska daiteke bezeroentzako arreta-zerbitzua?

Une honetan, bezeroentzako arreta-zerbitzuak hizkuntza hauek hartzen ditu barne: ingelesa, alemana, frantsesa, italiera, errumaniera, errusiera, txinera, poloniera eta nederlandera.

Berdinak dira Pull&Bear-en on line dendako eta denda fisikoetako prezioak?

Bai, baina jantzi batek Webgunean duen prezioa eta etiketakoa ezberdinak izatekotan, etiketan datorrena izango da beti prezio zuzena.

Aterako ditugu berriz salmentara “agortuta” daudela dioten salgaiak?

Salgairen bat agortuta badago, berriz ere salgai jarri bezain pronto abisua bidal diezagun eska dezakezu. 15 egun baino lehen jartzen bada berriz eskuragarri, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu horren berri emateko. Stock gehiagorik egongo ez balitz, webgunetik kenduko genuke.

Argazkiko produktu berdina jasoko dut?

Bai, eskuz egin diren produktuen kasuan izan ezik, ezberdintasun txikiren bat egon baitaiteke akaberari dagokionez.

Jaso al dezaket aldizka Pull&Bear-en azken nobedadeei eta eskaintzei buruzko informazioa posta elektronikoz?

Bai. Pull&Bear-en "NEWSLETTER" atalean harpidetza-eskaera egin besterik ez duzu. Horretarako, atalaren gainean klik egitean agertuko zaizun inprimakia bete beharko duzu. Eta hala, Pull&Bear-en azken nobedadeei, argitalpenei eta ekitaldiei buruzko informazioa jasoko duzu.

Zure Erabiltzailearen kontuan edo webguneko menuan “NEWSLETTER” aukeraren gainean klik eginez aurkituko duzu inprimakia.

Pull&Bear-en Newsletter zerbitzuaren baja eska dezaket?

Hainbat aukera dituzu baja eskatzeko.

a) Aukeratu “Baja eskatu” “NEWSLETTER” ataleko inprimakian.

b) "ZURE KONTUA" gunean dituzun harpidetza-aukeren bidez ere egin dezakezu, “NEWSLETTER” atalean sartu eta laukiari marka kenduta. Egin klik “ONARTU” botoiaren gainean aldaketa eguneratzeko.

c) Newsletter bakoitzaren amaieran, baja-eskaera egin ahal izango duzu esteka batean klik eginez; zure helbide elektronikoa idatzi eta “BAJA ESKATU” botoiaren gainean klik egin beharko duzu.

d) Kontuan izan Newsletter-aren baja eskatzen duzunetik prozesuak 48 ordu iraun ditzakeela.

Nola berreskura dezaket ahaztu dudan pasahitza?

Pasahitza ahaztu baduzu, “IDENTIFIKA ZAITEZ - Pasahitza ahaztu duzu?” atalean berreskura dezakezu. Mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure pasahitz berria idazteko eta berresteko. Zure pasahitzak alfanumerikoa izan behar du, eta gutxienez 8 karaktere eta gutxienez letra larri bat izan behar ditu.

Zer egin dezaket pasahitza aldatzea lortzen ez badut?

Egiaztatu pasahitzak gutxienez 8 karaktere dituela, eta gutxienez letra larri bat, letra xehe bat eta zenbaki bat gehitu dituzula. Lehendik erabilitako pasahitzik ere ezin duzu idatzi.

Nola jakin dezaket erosketa ondo egin dudan?

Eskaera egiten duzunean, berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jasotzen ez baduzu, jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin.

Jakin dezaket zein egoeratan dagoen nire eskaera?

Bai. "ZURE KONTUA" - "EGINDAKO ESKAERAK" atalean sartu eta eskaera une horretan zein egoeratan dagoen jakin ahal izango duzu.

Gonbidatu gisa egiten baduzu eskaera, egoeraren jarraipena egin eta eskaera kudeatu ahal izango duzu berrespen-mezu elektronikotik.

Ezezta dezaket nire eskaera?

Bai. Zure kontuko "EGINDAKO ESKAERAK" atalean sartuta ezezta dezakezu eskaera.

Gonbidatu gisa egiten baduzu eskaera, berrespen-mezu elektronikotik utz dezakezu bertan behera eskaera.

Zer egin behar dut salgai akastun bat jasotzen badut?

PULLANDBEAR.COM webguneak ongi dauden salgaiak baino ez ditu saltzen; baina, salbuespenez, akatsen bat duen jantziren bat jasotzen baduzu, jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin.

Zer egin behar dut okerreko salgairen bat jasotzen badut?

Noizbait erruz eskatu ez duzun salgairen bat jasotzen baduzu, jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin.

Isilpekoa da nire informazio pertsonala?

Guri ematen diguzun informazio guztiak izaera pribatua eta isilpekoa du Grupo Inditex taldearekin; salerosketa-kontratua prestatzeko, betetzeko eta gauzatzeko, zure eskaerei erantzuteko eta produktuei buruzko informazioa eman ahal izateko erabiltzen dugun informazioa da. Kontsultatu xehetasun guztiak Pribatutasun Politika atalean.

Nola jar naiteke harremanetan Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin?

Kontsultak eta iradokizunak bidali ahal dizkiguzu webgunean eskuragarri dagoen harremanetarako inprimakiaren bitartez, telefonoaren bidez edo contact@pullandbear.com helbidera posta elektronikoa bidaliz.

Ezinbestekoa da erregistratzea on line erosi ahal izateko?

pullandbear.com, gonbidatu gisa eros daiteke webgunean, on line dendan erabiltzaile-kontua sortu beharrik gabe.

App-an eta webgune mugikorrean ere eskuragarri dago erosketa-aukera hori.

PULLANDBEAR.COM webgunetik erabiltzaile-kontu bat izatea gomendatzen dizugu, errazago erosi ahal izango baituzu; izan ere, helbide-liburu bat, zure dendarik gogokoenak eta e-wallet bidez ordaintzeko datuak gorde ahal izango dituzu. Eta horrez gain, eskaera, itzulketa eta faktura guztiak izango dituzu gordeta.

Bai; pullandbear.com, nahitaez erregistratu behar duzu erosketak gauzatu ahal izateko.

Beste herrialdeetan eskuragarri dauden erregistratzeko erak kontsultatu ahal izateko, sartu jakin nahi duzun herrialdeari dagokion Pull&Bear-en webgunean.

Eskaerak telefono bidez egin ditzaket?

Ez, une honetan ez dugu aukera hori eskuragarri.

Payment

Zeintzuk dira nire erosketa ordaintzeko aukerak?

Ordaintzeko aukera hauek dituzu: .

Zergatik izan daiteke nire kreditu-txartela ez onartzea?

Zure txartela ez onartzeko arrazoi hauetakoren bat egon daiteke:

  • Baliteke txartela iraungita egotea: egiaztatu balio-denbora iraungi ez dela.
  • Baliteke txartelaren muga erdietsi izana: jar zaitez zure bankuarekin harremanetan txartelak erosketak egiteko duen gehienezko zenbatekoa erdietsi duen jakiteko.
  • Baliteke okerreko daturen bat idatzi izana: begiratu ea behar bezala bete dituzun nahitaez bete beharreko eremu guztiak.

Faktura bat nire enpresaren izenean jaso dezaket?

Bai. Datu pertsonaletan "ENPRESA” aukera markatu eta eskatutako datu fiskalak bete besterik ez duzu.

Segurua da nire kreditu-txartela webgunean erabiltzea?

Bai, datuak segurtasunez transmititzen dira SSL enkriptatzearekin. Visa edo Mastercard txartelekin ordaintzeko, CES (Merkataritza Elektroniko Segurua) sistemaren bidezko transakzioak bakarrik onartuko dira. Txartela CES sistemara atxikita dagoela egiaztatzean, sistema bera txartelari dagokion bankuarekin jarriko da harremanetan, erosleak erosketa baimen dezan. Bankuak egiazkotasuna berresten duenean, erosketaren zenbatekoa kargatuko da txartelean. Bestela, eskaera ezeztatu egingo da. Kreditu- eta zordunketa-txartelekin ordaintzeko, beharrezkoa da CVV (Card Verification Value) delakoa sartzea, merkataritza elektronikoko transakzioetan segurtasun-neurri gisa erabiltzen den kodea, alegia, txartelean inprimaturikoa.

Badut turistentzako Tax Free Refund edo BEZ itzultzeko aukera?

Bai, BEZ itzultzearen erregimena aplikatzen diegu bidaiariei Internet bidezko salmentetan, Europar Batasunean egoiliarrak ez direnei. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin: contact@pullandbear.com

Zer egin behar dut eskaera bi aldiz kobratu dela ikusten badut?

Zure kontuan ikusten duzun mugimendua baliteke eskaeraren zenbatekoaren erreserba bat izatea, ez kobrantza bera. Dena dela, jar zaitez harremanetan zure banku-erakundearekin informazio gehiago izateko. Gure bezeroentzako arreta-zerbitzura ere jo dezakezu.

Ordain dezaket dendan eskaera jasotzen dudanean?

Eskaera-prozesua amaitu ahal izateko, on line ordaindu behar da, ezin da dendan ordaindu eskaera jasotzerakoan. Hala ere, eskaera jasotzen duzunean, aukera duzu salgaiak dendan probatu eta gustatzen ez zaizkizunak itzultzeko edo aldatzeko.

Ez daukat halako ordainketa-metodorik. Nola egin dezaket on line eskaera?

Kasu horretan, gure Pull&Bear denda fisikoren batean opari-txartel bat erostea gomendatzen dizugu.

Informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu gure GIFTCARD atala.

Shipment

Non jaso dezaket nire eskaera?

Zuk aukeratzen duzun helbidean (etxean, lantokian... baina inoiz ez posta-kutxa batean) edo nahi duzun Pull&Bear dendan jaso dezakezu.

Erosketa egin duzun herrialdea ez den toki batean entrega daiteke?

Ez, entrega egiten den herrialdeak erosketa egin den herrialdearekin bat etorri behar du beti.

Zenbat denbora beharko du nire eskaerak iristeko?

Entrega-epeak hautatu den bidalketa-moduaren baitan daude.

    Entregak astelehenetik ostiralera burutzen dira.

    Zenbat dira bidalketa-gastuak?

    • Dendarako bidalketen kasuan, doakoa da.

    Nire eskaeraren egoerari jarraipena egin diezaioket?

    Bai; "ZURE KONTUA" atalean zaudela, sartu Egindako eskaerak atalean eta han bertan ikusi ahal izango duzu eskaeraren egoera.

    Gonbidatu gisa egiten baduzu eskaera, berrespen-mezu elektronikotik utz dezakezu bertan behera eskaera.

    Zein da etxean entregatzeko prozesua?

    Etxeko entrega aukeratu baduzu, bidalketa berresteko mezu elektroniko bat (eskaera biltegitik irteteko prest dagoenean) eta jarraipena egiteko zenbakia dakarren beste bat (garraiolariaren webgunearekin) bidaliko dizkizugu.Bukatzeko, garraiolaria zurekin jarriko da harremanetan SMS edo mezu elektroniko bidez, entregaren berri emateko.

    Zein da dendan entregatzeko prozesua?

    Dendako entrega aukeratu baduzu, SMS bidez jakinaraziko dizugu zure eskaera dendara heltzen denean.

    Zenbat egunez edukiko duzue nire eskaera dendan?

    10 egun natural pasa bitartean edukiko ditugu eskaerak zuk aukeratutako dendan.

    Beste pertsona batek jaso dezake dendan nire eskaera?

    Bai. Eskaera jasotzera datorren pertsonak datu hauek eman beharko ditu: eskaera-zenbakia eta eskaera noren izenean dagoen. Eta amaitzeko, bere burua identifikatu eta entrega sinatu beharko du.

    Ez da sinatutako baimen bat edo eroslearen nortasun-agiria zertan aurkeztu behar.

    Zein garraio-enpresak entregatuko dit eskaera?

    Entrega-eremuaren eta bidalketa-motaren arabera, enpresa bat edo bestea izango da. Eskaera gure biltegitik irteten denean, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu garraio-enpresaren datuekin.

    Eta zer gertatuko da entregaren unean etxean ez banago?

    Entregaren unean etxetik kanpo bazaude, garraiolariak ohar bat utziko dizu berarekin harremanetan jartzeko datuekin.

    Garraio-enpresara ere dei dezakezu zuzenean; eskaeraren jarraipena egiteko zenbakia eman eta entregarako data adosteko.

    Zer da Drop Point delakoa?

    Drop Point bat zure eskaera jasotzeko gune bat da, zure etxeaz edo Pull&Bear dendaz bestelakoa (gasolindegia, kioskoa...).

    Erabilgarria izango zaizu beti etxean egoten ez bazara edota Pull&Bear dendarik etxetik gertu ez baduzu.

    Jarraitu hurrengo urratsei zure Drop Point-a aurkitzeko:

    • Sartu kokapena (posta-kodea, helbidea, hiria...).
    • Aurkitu interesatzen zaizkizun Drop Point-ak eta egin klik HAUTATU botoian eskaera jasotzeko gune gisa ezartzeko.

    Returns

    Nola egin dezaket itzulketa?

    Dendan itzultzea: Pull&Bear-en edozein dendatan, baldin eta erosketa egin den merkatu berekoa bada

    Posta bidezko itzulketa eskaera zure kontuaren bidez egin duzunean:

    • Sartu PULLANDBEAR.COM webgunean, hasi saioa, sartu Zure Erosketak atalean, hautatu itzuli nahi duzun eskaera eta sakatu ITZULI salgaiak aukeratzeko.
    • Itzuli nahi dituzun salgai guztiak hautatu ondoren, sakatu Eskatu Drop Off itzulketa.
    • Bete itzulketaren zergatiari dagozkion eremuak eta amaitu eskaera.
    • 2 laneguneko epean mezu elektroniko bat jasoko duzu posta bidez itzultzeko itsatsi behar duzun etiketarekin.
    • Inprimatu etiketa eta itsatsi lehendik prestatuta duzun poltsan.
    • Eraman paketea gertuen duzun postetxera.

    Posta bidezko itzulketa eskaera webgunean erregistratu gabe egin duzunean

    • Ireki bidalketaren berrespenarekin bidali dizugun mezu elektronikoa. Sakatu “Egin klik hemen” dioen esteka, bigarren paragrafoan.
    • PULLANDBEAR.COM webgunea irekiko da zure eskaeraren laburpenarekin. Sakatu IKUSI XEHETASUNAK eta aukeratu itzuli nahi dituzun salgaiak. 
    • Itzuli nahi dituzun salgai guztiak hautatu ondoren, sakatu Eskatu Drop Off itzulketa.
    • Bete itzulketaren zergatiari dagozkion eremuak eta amaitu eskaera.
    • 2 laneguneko epean mezu elektroniko bat jasoko duzu posta bidez itzultzeko itsatsi behar duzun etiketarekin.
    • Inprimatu etiketa eta itsatsi lehendik prestatuta duzun poltsan.
    • Eraman paketea gertuen duzun postetxera.

    Zein da itzultzeko epea?

    Itzulketa egiteko epea 30 egun naturalekoa da, entregaren egunetik zenbatzen hasita.

    Itzultzeagatik ordaindu egin behar dut?

    Ez. PULLANDBEAR.COM webguneko itzulketak doakoak dira beti.

    Nola jasoko dut nire itzulketaren zenbatekoa?

    Behin itzulketa onartu denean, erosketa ordaintzeko erabili zenuen modu berean jasoko duzu zenbatekoa. Gogoan izan honako hau: egindako eskaerarekin opari-tiketa eskatu baduzu, itzulketa egin nahi izatekotan, abonu-txartel batean itzuliko zaizu dirua. Txartel hori itzulketaren egiaztagiriarekin batera jasoko duzu.

    Noiz jasoko dut nire itzulketaren zenbatekoa?

    Itzulketa onartu ostean (salgaiak egoera onean egon behar dute, etiketa eta guzti), berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu, egun gutxi barru zenbatekoa zure kontuan ordainduko dela jakinarazteko.

    Recuerda que el plazo del abono en cuenta depende siempre de tu entidad bancaria.

    Zer egin behar dut itzulitako zenbatekoa zuzena ez bada?

    Jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin. Ahalik eta azkarren saiatuko gara arazoa konpontzen.

    PULLANDBEAR.COM webguneak eskubidea du epez kanpo jakinarazitako edo bidalitako itzulketak edo entregatu ziren bezala ez dauden salgaien itzulketak ez onartzeko.

    Nola itzul dezaket erregistratu gabe egindako eskaera bat?

    Gonbidatu gisa egindako eskaera bat itzultzeko, bidali dizugun jakinarazpen-mezu bat zabaldu behar duzu: eskaeraren berrespena, bidalketaren berrespena.

    Egin klik «eskaeraren jarraipena» estekaren gainean. Gure webgunera bidaliko zaitu. Behealdean, eskuinean, «etxean jasotzea» aukera ikusiko duzu. Egin klik horren gainean eta bete informazio guztia.

    Eskaera onartzen dugunean, berrespen-mezu bat bidaliko dizugu.Bertan garraiolaria eskaera jasotzera noiz pasako den jakinaraziko zaizu.

    Bidalketa-gastuak itzuliko zaizkit eskaera bateko salgai guztiak itzultzen baditut?

    Zure eskaera osorik itzultzen baduzu 14 eguneko epean, erosketa-egunetik zenbatzen hasita, bidalketa arrunt bati dagozkion gastuak itzuliko dizkizugu.

    Exchange

    Salgaiak alda ditzaket?

    Salgaiak itzuli nahi izatekotan, bi aukera dituzu:

    1. Gure denda fisikoetan aldatzea:

    • BESTE NEURRI EDO KOLORE BATENGATIK alda ditzakezu, ordainketa osagarririk gabe, salgaiak egoera onean badaude eta dendan stock-a baldin badugu.
    • BESTELAKO SALGAI BATENGATIK alda ditzakezu; PULLANDBEAR.COM webgunearen bidez itzuliko dizugu dirua, eta beste erosketa bat egin ahal izango duzu dendan.

    2. Zuk aukeratutako helbidetik, itzulketa bat eskatu eta on line erosketa berria egiten baduzu. Erosketa berria zuk aukeratutako helbidera bidaltzea aukeratzen baduzu, bidalketa-gastuak ordaindu beharko dituzu berriro.

    Zein da aldaketa egiteko epea?

    Aldaketa egiteko 30 egun dituzu, erosketa-datatik aurrera zenbatzen hasita.

    Edozein Pull&Bear dendatan alda ditzaket salgaiak?

    Bai, erosketa egin den herrialde bereko denda batean bada eta denda horrek jantziari dagokion atala badu (emakumea edota gizona).

    Technology

    Interneteko zein nabigatzaile erabili behar dut Pull&Bear-en webgunea behar bezala ikusteko?

    PULLANDBEAR.COM webgunea nabigatzaile hauekin bistara daiteke: Microsoft Internet Explorer 7 edo berriagoarekin, Mozilla Firefox 3.5 edo berriagoarekin, Google Chrome 6 edo berriagoarekin eta Safari 5 edo berriagoarekin.

    Nabigatzaileen azken bertsioak instala ditzakezu esteka hauetan:

    Nolako pantaila bereizmena behar dut?

    1.024 zabal x 768 altu eta handiagoak.

    Segurua da PULLANDBEAR.com webgunean erostea?

    Bai. Lasaitasun osoz eros dezakezu, izan ere, ahalegin handia egiten dugu zure erosketen eta datuen segurtasuna bermatzeko baliabideak izateko.

    GiftCard

    Non eros dezaket Giftcard txartel bat?

    Pull&Bear-en denda fisiko batean edo PULLANDBEAR.COM webgunean. Webgunean, bi txartel hauen artean aukera dezakezu: Giftcard (opari-txartel fisikoa) edo eGiftcard (opari-txartel birtuala).

    Non erabil dezaket Giftcard txartela?

    Pull&Bear-en denda fisikoetan edo PULLANDBEAR.COM webgunean erabil dezakezu.

    Erabil dezaket Giftcard txartela hura erosi dudan herrialdetik kanpo?

    Ez, erosi duzun herrialdeko dendetan eta PULLANDBEAR.COM webgunean baino ezin duzu erabili Giftcard txartela.

    Non kontsulta ditzaket Giftcard txartelaren erabilera-baldintza orokorrak?

    GIFTCARD - BALDINTZA OROKORRAK menuan.

    Zer ondorio dakartza Giftcard txartela galtzeak?

    Eramaile-dokumentu bat da Giftcard txartela. Txartela lapurtu, galdu, desbideratu edo hondatuz gero, Pull&Bear-ek ez dizu beste bat emango.

    Txartelean erabilgarri dagoen saldoa dirutan itzultzea eska dezaket?

    Ez, Giftcard txarteleko saldoa ezin da dirutan itzuli.

    Birkarga dezaket Giftcard txartela?

    Ez,aipatu Giftcard txartelarekin ordaindutako salgairen bat itzultzen denean soilik areagotuko da eskuragarri duzun saldoa.

    Nola erabil dezaket Giftcard txartela PULLANDBEAR.COM webgunean?

    Hautatu “Giftcard” ordainketa-metodoa, eta idatzi Giftcard txartelaren zenbakia (16 digitu) eta CVV kodea (3 digitu).

    Nola erabil dezaket denda fisiko batean posta elektronikoz jaso dudan eGiftcard txartela?

    eGiftcard txartel hori inprimatu eta ordaintzerakoan kutxan aurkeztu ahal duzu, edo zuzenean zure mugikorra erakutsi.

    Nola aktiba dezaket PULLANDBEAR.COM webgunean erositako Giftcard txartel fisikoa?

    Ordaintzerakoan, denda fisikoan zein on line dendan, zure mugikor-zenbakiaren azken lau digituak eskatuko dizkizugu Giftcard txartela aktibatu ahal izateko. Informazio hori erosleak ematen digu Giftcard txartela erosterakoan. "Giftcard - Aktibatu Giftcard txartela" atalean ere aktiba dezakezu.

    Nola aktiba dezaket Giftcard txartela?

    Txartela Pull&Bear-en denda fisiko batean erosten denean, kutxan ordaintzerako unean bertan aktibatzen da.

    PULLANDBEAR.COM webguneko on line dendan erosten diren txartelak bakarrik aktibatu behar dira, fisikoak zein birtualak.

    Txartela aktibatzeko bi era dituzu: gure denda fisikoetako batean, ordaintzeko unean, edo gure webguneko «Giftcard – Aktibatu Giftcard txartela» atalean. Bi kasuetan aktibazio-kodea eman behar diguzu.

    Zeintzuk izan daitezke nire Giftcard txartela ez onartzeko arrazoiak?

    Zure Giftcard txartela ez onartzeko arrazoi hauetakoren bat egon daiteke:

    • Baliteke Giftcard txartelean saldorik ez izatea.
    • Baliteke idatzitako daturen bat zuzena ez izatea. Egiaztatu behar bezala bete dituzula nahitaez bete beharreko eremu guztiak.

    Bidal diezaioket mezu edo testuren bat Giftcard txartelarekin hura jasoko duen pertsonari?

    Bai. Giftcard txartel fisikoei nahiz eGiftcard txartelei testu labur bat gehitu ahal izango diezu.

    Itzul ditzaket on line erositako Giftcard txartel fisikoak edo eGiftcard txartelak?

    Beti izango duzu itzultzeko aukera, baldin eta erabili ez badira eta 30 egun igaro ez badira Giftcard txartel fisikoaren erosketa-datatik edo eGiftcard txartelaren bidalketa-datatik.

    PULLANDBEAR.COM webgunearen bitartez itzultzen bada, ez da Giftcard txartela fisikoki zertan bidali behar. Giftcard txartel hori automatikoki baliogabetuko dugu, eta orduan bai hura suntsitu ahal izango duzu.

    PULLANDBEAR.COM webgunean Pull&Bear-en Giftcard txartel batekin erositako produktu bat itzultzen badut, zer gertatuko da?

    Itzulketa egitean Giftcard txartelean duzun saldoa areagotuko dugu, baldin eta itzultzen den unean Giftcard txartela zurekin baduzu. Edozein arrazoirengatik txartela ez badaukazu, Pull&Bear-ek Abonu Txartel batean itzuliko dizu dirua.

    ¿Debo conservar una Giftcard agotada?

    Sí, consérvala durante el mes siguiente a la última compra para cualquier futura devolución.

    Zenbateko Giftcard txartelak eros ditzaket?

    Iraungitzen dira Giftcard txartelak?

    Ez, ez dute iraungitze-datarik.

    Zer da aktibazio-kodea?

    PULLANDBEAR.COM webguneko on line dendan erosten diren txartelek bakarrik dute aktibazio-kodea, fisikoak zein birtualak izan.

    Kode hori bat dator zure mugikor-zenbakiaren azken lau digituekin. Txartela erosten duenak ematen digu informazio hori txartela erosterakoan.

    Opari-tiketa

    Zer da Opari-tiketa?

    Zenbatekoa ez dakarren erosketa-tiketa da. Egiten duzun eskaera beste norbaitentzako oparia denean erabiltzen da. Arazorik gabe erabil daiteke aldaketak zein itzulketak egiteko.

    Erosketa-saskian hauta dezakezu.

    Zer egin behar dut eskaera egin eta harekin batera opari-tiketa jasotzeko?

    Erosketa-saskian opari-tiketa dioen laukia markatu behar duzu eskaera izapidetzen hasi baino lehen.

    Kontuan izan opari-tiket bat bakarrik bidaliko dela eskaerarekin, eroslearentzako kopiarik gabe.

    Eska daiteke opari-tiket bat eskaera amaitu eta gero?

    Ez, eskaera izapidetu baino lehen eskatu bada soilik jaso daiteke opari-tiketa.

    Nola itzultzen dira opari-tiketa duten salgaiak ?

    Opari-tiketa duten salgaiak itzultzean, itzulketaren zenbatekoa dakarren abonu-txartel bat jasoko duzu. Abonu-txartel hori Pull&Bear-en denda fisikoetan eta PULLANDBEAR.COM webguneko on line dendan erabil daiteke.

    Nola itzultzen da eskaeraren zenbatekoa?

    Opari-txartel birtual bat agertzen da inprimatuta itzulketa-tiketan.

    Alda dezaket oparitu didaten salgai bat?

    Beste neurri edo kolore bat duen salgai beragatik alda dezakezu, salgaia erosi den herrialdeko Pull&Bear dendetako batean. Informazio gehiago nahi baduzu, “egin klik hemen

    Zer egin behar dut oparitu didaten salgai bat etxetik itzultzeko?

    Jar zaitez harremanetan Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin eta zure etxetik noiz pasako garen adostuko dugu. Gogoratu erosi den herrialdeko Pull&Bear denda batean ere itzul dezakezula.

    Jar zaitez gurekin harremanetan // Bezeroentzako Arreta Zerbitzua

    Nola jar naiteke harremanetan Pull&Bear-en Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin?

    On line salmentarekin lotutako kontsultaren bat egiteko, hurrengo bide hauek dituzu:

    Pull&Bear dendekin lotutako kontsultaren bat egiteko:

    Bezeroentzako Arreta Zerbitzuaren ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 18:30era

    Nola egin dezaket on line erreklamazioa?

    Ezer baino lehen, jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin. Behar duzun guztiarekin lagunduko dizugu. Eta bestela, nahiago baduzu, erreklamazio-orri bat bidal diezazukegu.

    Nola egin dezaket denda bati buruzko erreklamazioa?

    Gure webgunearen behealdeko menuan ikusiko duzun «Dendak eta enpresa» ataleko inprimakiaren bidez idatz diezagukezu.

    Nola egin ditzaket hobetzeko proposamenak?

    Gure webgunearen behealdeko menuan aurkituko duzun harremanetarako inprimakiaren bidez bidal diezazkigukezu proposamenak. Pozik jasoko ditugu zure iruzkinak!

    iPod bidezko erosketa dendan

    Nola jakin dezaket dendan egin didaten eskaera bat zein egoeratan dagoen?

    Deitu gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzura, eman eskaera-zenbakia eta haren egoeraren berri emango dizugu.

    Nola itzul dezaket?

    Dendan: Eraman salgaia Pull&Bear-en edozein denda fisikora, hots, online erosketa egin zenuen merkatu bereko batera. Gogoratu erosketa-tiketa edo opari-tiketa aurkeztu behar duzula beti

    Nola berreskuratuko dut erosketaren zenbatekoa itzulketa egiterakoan?

    Erosketa ordaintzeko erabili zenuen metodo berean jasoko duzu itzulketaren zenbatekoa, opari-tiketa aurkezten duzun kasuetan izan ezik. Kasu horretan abonu-tiket bat emango dizugu.

    Edozein Pull&Bear dendatan itzul ditzaket salgaiak?

    Salgaiak erosi diren herrialde bereko edozein Pull&Bear dendatan itzul dezakezu eskaera osoa edo zati bat.

    Zein dendatan dago eskuragarri iPod bidezko salmenta?

    Eskaera bat iPod bidez egiteko aukera eskaintzen duten dendarik gertukoenak ezagutzeko, jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin.

    Salgaien eskuragarritasuna

    Nola jakin dezaket salgai bat eskuragarri dagoen?

    On line dendan salgai bat eskuragarri dagoen jakiteko, webguneko bilatzailean salgaiaren erreferentzia idatzi besterik ez duzu.

    Eta erreferentziarik ez badut?

    Ezinbestekoa da erreferentzia; izan ere, salgai-kopuru handia dugunez eta behin eta berriz eguneratzen gabiltzanez, erreferentziarik gabe zaila da identifikatzea eta nahastu egin gaitezke.

    Eman begirada bat gure bildumei eta gizarte-sareetako profilei salgaia eta horri dagokion erreferentzia aurkitzeko.

    Erreferentzia lortzen ez baduzu, bidal iezaguzu argazkia posta elektronikoz; dagokion sailarekin beharrezko egiaztapenak egingo ditugu zure kontsultari erantzun ahal izateko.

    Nola erabil dezaket Scan aplikazioa App-an?

    Ireki aplikazioa eta eskaneatu Pull&Bear-en salgaietako baten etiketa, besterik gabe. Produktua PULLANDBEAR.COM webgunean erosteko orrira eramango zaitu.

    Eskuragarri daude pasa diren denboraldietako salgaiak?

    NEz, egungo denboraldiko salgaiak baino ez daude salgai.

    Aukera baduzu, gure outlet-ak bisita ditzakezu:

    THE STYLE OUTLETS GETAFE

    Río Guadalquivir, 28906 Getafe, Madril

    +34 916918613

    SEVILLA FACTORY AEROPUERTO

    Polígono industrial Los Espartales, 41309 La Rinconada, Sevilla

    +34 954511926

    FACTORY VILA DO CONDE

    Avenida Fonte Cova, 4485-592 Vila do Conde, O Porto

    +351 229260658

    ALCOCHETE

    Avenida Euro 2004 Estrada Nacional 199 KM 1.5, 2890-186 Alcochete, Setúbal

    +351 212340342

    Nola jakin dezaket neurrien baliokidetasuna?

    Baliokidetasunen taula: Italia - Mexiko - Erresuma Batua

    Non aurki dezaket neurrien gida?

    Produktu bakoitzaren orrian aurkituko duzu neurrien gida, argazki bakoitzaren eskuinaldean. Gure “Neurrien gida“ atala ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Oraindik ere zalantzak badituzu, jar zaitez harremanetan Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin.

    Non ikus dezaket galtzen luzera?

    Gure galtza guztiek antzeko luzera dute. Gizonezkoen kasuan, 1,85 metroko altuerarako diseinatu dira; eta emakumezkoen kasuan, berriz, 1,72 metroko altuerarako.

    Salgai baten osaerari eta garbitzeko aholkuei buruzko informazio gehiago nahiko nuke.

    Ez dago arazorik! Jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin eta eman iezaguzu erreferentzia.

    Deskontuak eta promozio-kodeak

    Nola erabil dezaket deskontu-kode bat?

    Deskontu-kodeak ordainketa-prozesua burutu eta eskaera amaitu aurretik idatzi behar dira.

    Ordaintzeko urratsean zaudenean (“3. Ordainketa”), idatzi guk emandako kodea «promozio-kodea» izeneko eremuan eta egin klik onartu botoian. Erosketaren azken zenbatekoan deskontua aplikatuta ikusi ahal izango duzu horrela.

    Ez ahaztu promozio-kodeek iraungitze-data dutela, ezin daitezkeela beste eskaintzekin batera erabili, on line dendan bakarrik erabil daitezkeela eta behin bakarrik erabil daitezkeela.

     Kode bat badut, automatikoki aplikatuko da deskontua?

    Kodea «promozio-kodea» izeneko eremuan idatzi eta onartu botoia sakatzen duzunean, erosketaren azken zenbatekoan deskontua aplikatuta ikusiko duzu.

    Nola jakin dezaket noiz izango den hurrengo promozioa PULLANDBEAR.COM webgunean?

    Gure webguneko hasierako orrian, gizarte-sareetan, newsletter-etan eta gure App-ko push mezuen bidez iragartzen ditugu promozioak.

    Alda ditzaket promozio-aldi batean erositako salgaiak?

    Promozio-aldi batean erositako salgaiak alda ditzakezu, Pull&Bear-en edozein denda fisikotan, baldin eta oraindik eskuragarri badaude.

    Gertuen duzun dendan salgaiak agortu badira eta on line erosketa berria egitea erabakitzen baduzu, ordaindu beharreko prezioa egun horretan gure webgunean agertzen dena izango da.

    Aldaketak datuetan eta eskaeretan

    Nola alda ditzaket nire kontuan sartzeko datuak?

    Sarbide-datuak aldatu ahal izateko, saioa hasi behar duzu lehenengo. «Sarbide-datuak» atalean, zure erabiltzailearekin lotutako pasahitza eta helbide elektronikoa alda ditzakezu.

    Nola alda dezaket entregak egiteko nire kontuan dudan helbide lehenetsia?

    Sartu zure kontuan, «helbideen liburua» atalean, eta gehitu helbide berriak edota aldatu edo ezabatu lehendik dituzunak.

    Erosketa-prozesuaren «bidalketa» urratsean ere alda dezakezu helbidea, baina bertan egiten dituzun aldaketak ez dira gordeko hurrengo erosketetarako.

    Alda dezaket nire eskaeraren bidalketa-metodoa edo bidalketa-denda?

    Ezin da aldatu amaituta dagoen eskaera baten bidalketa-metodoa. Oraindik biltegitik atera ez bada, eskaera ezeztatu eta erosketa berria egin dezakezu bidalketa-metodo zuzenarekin. Kontuan izan eskaera berria egiten duzunean salgairen bat agortuta egon daitekeela.

    Eginda dagoen eskaera batean salgaiak gehitu, ezabatu edo aldatzeko aukera al daukat?

    Ezin da aldatu amaitutako eskaeren edukia. Oraindik biltegitik atera ez bada, eskaera ezeztatu eta erosketa berria egin dezakezu. Kontuan izan eskaera berria egiten duzunean salgairen bat agortuta egon daitekeela.

    Zer egin dezaket nire kontua desgaituta badago?

    Kontuak automatikoki desgaitzen dira sarbide-datuak hainbat aldiz gaizki idazten badira. Berriro sartu ahal izateko, jar zaitez harremanetan gure Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin.