Kontzeptua

AN EVER YOUNG COMMUNITY

Pull&Bear-ek 1991n hasi zuen bere ibilbidea, guztiz nazioartekoa, ingurumenarekin konpromisoa hartua duten gazteak janzteko, hots, komunitatean bizi direnak eta elkarrekin harremana dutenak, lasai-eran janzten diren gazteak, estereotipoetatik urruntzen direnak eta daramatenarekin gustura sentitzen direnak. Horretarako, Pull&Bear-ek nazioarteko azken joerak bildu, kaleak eta modako klubek markatzen dituzten influentziekin nahastu eta beste interpretazio bat ematen die jantziei, gazteen estilora egokituz, eroso eta erraz eramateko,eta preziorik onenean beti.

Pull&Bear bere bezeroekin batera eboluzionatzen doa, azken teknologiek, gizarte mugimenduek eta azken joera artistiko edo musikalak zeintzuk diren kontutan hartuz beti. Hori guztia ez da diseinuetan bakarrik islatzen baizik dendetan ere. Kaliforniako Palm Springs hiri mitikoan inspiratuta, eskaintzaren berrikuntza etengabea da Pull&Bear-en. Astean bitan, munduko denda guztiek merkantzia berriak jasotzen dituzte.

Inditex Taldea (Zara, Pull&Bear, Massimo Dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho, Zara Home eta Uterqüe) osatzen duten enpresetako bat da Pull&Bear, eta 76 merkatutan dago, 970 denda baino gehiagok eta online dendak osatzen duten sare baten bidez.

Historia

1991

Pull&Bear moda-denda katea sortzen da Inditex Taldeak hasitako merkatu banaketaren estrategiaren ondorioz. Orduan hasi zen gizona oinarrizko estiloa zuen moda bat eskatzen nazioartean nagusi ziren joerek eraginda. Beraien beharretara berehala egokitzen den moda oinarrizko hiru baldintza jarraituz: moda, prezioa eta kalitatea. Pull&Bear-en ideia nagusia moda jendearengana gerturatzea da.

1992

Moda global kontzeptua ulertzeko duen gaitasunak eta prezioen politika erasotzaileak, nazioartean hedatzea ahalbidetzen dio 1992tik aurrera, lehenengo dendak Portugalen irekiz.

1995

Pull&Bear Greziara eta Maltara iristen da, non arazorik gabe indarra hartzen duen bertako merkatuetan.

1997

Lehenengo dendak Israelen.

1998

Emakumeentzako lehen bilduma sortzen da. Pull&Bear lineaz gain Xdye arropa linea sortzen da kirol jantziak eta arropa teknologikoagoak eskaintzeko. Linea honek XXI. mendeko gazteak inguratzen dituzten ikonoak islatzen ditu: musika, teknologia, arte-mugimenduak, arazo sozialak… Urte honetan, lehenengo webgunea ere sortzen da eta Txipren lehenengo dendak irekitzen dira.

1999

Produktuaren linea berriek musika, teknologia, bideojokoak eta bideo-irudiak arroparekin nahasten dira bezeroari benetako bizitza estiloa eskaintzeko helburuarekin.

2000

Pull&Bear lehen dendak bere ateak irekitzen ditu Kuwaiten.

2001

Dendetan Sickonineteen izeneko arropa linea berri bat sartzen da. Hau ere jende gazteari zuzenduta. Arabiar Emirerri Batuak, Irlanda eta Venezuela izango dira urte horretan Pull&Bear-en merkatu berriak.

2002

Dendak inauguratzen dira Mexikon, Jordanian, Bahrainen, Katarren eta Libanon.

2003

Lehenengo dendak Andorran eta Eslovakian.

2004

Pull&Bear Errumaniara eta Errusiara iristen da.

2005

Lehen dendak irekitzen dira Frantzian, Italian, Turkian eta Txekiar Errepublikan.

2006

El Salvador, Lituania, Polonia eta Singapur dira merkatu berriak.

2007

Pull&Bear Esloveniako, Belgikako, Saudi Arabiako Erreinuko, Guatemalako, Letoniako, Malasiako, Serbiako eta Hungariako merkatuetara iristen da.

2008

Indonesiako, Montenegroko, Erresuma Batuko eta Egiptoko merkatuetara sartzen da Pull&Bear. Dendako katalogoa webgunearen bidez bakarrik argitaratzen hasten da paperaren kontsumoa saihesteko eta ingurumenaren gaineko eragina murrizteko helburuarekin. Proiektu hau Mexikoko Sierra Gorda Biosferako Erreserba basoberritzeko laguntzarekin osatzen da, era berean aldaketa klimatikoa eta bertako erkidegoen pobrezia gelditzearen alde lan egiteko konpromisoa hartzen du.

2009

Kroazia, Ukraina, Estonia eta Txina dira merkatu berriak.

2010

Dendak irekitzen dira Bulgarian, Macaun, Hong Kongen eta Kazakhstanen.

2011

Pull&Bear Herbeheretan, Morokon eta Korean lanean hasten da. Irailaren 6an lehenengoz jartzen du martxan online denda. Pull&Bear-ek bere hogeigarren urteurrena (1991-2011) ospatzen du haurrentzako Pull&Bear for Kids. Gainera Premium gizonentzako línea sortu da: Pull&Bear Heritage, markarekin batera hazten joan den publiko helduarentzako zuzenduta.

2012

Lehenengo dendak ireki ziren Austrian, Armenia, Azerbaijanen, Bosnia-Herzegovina, Kolonbia, Ekuador, Georgia, Honduras, Mazedonia, Dominikar Errepublikan eta Tailandian. Suitzan, Suedian, Monakon, Luxenburgon, Alemania eta Danimarkan Pull&Bear-ek Internet bidez bakarrik eskaintzen ditu zerbitzuak.

2013

Lehendabiziko dendak Alemanian, Costa Rican, Panaman eta Taiwanen Online denda inauguratu zen Errumanian.Kotoi organikozko denim-en lehen bilduma jarri zen salgai. 2015

Lehenengo kanpaina globala, Be More Barrio. Lehen denda fisikoak ireki ziren Suitzan eta Suedian.

2016

Pull&Bear-en online denda Europako 12 merkatu berritara zabaldu da. Guztira, munduko 33 herrialdetan dago. Nikaragua eta Luxenburgon lehenengo denda fisikoak ere ireki ditu.

2017

Pull&Bear-ek bere lehenbiziko denda fisikoak ireki zituen Bielorrusian eta Vietnamen. Pantin Classic Galicia Pro izeneko surf-lehiaketa garrantzitsu baten babesle nagusia izan zen Pull&Bear, eta hondakinak biltzeko eta birziklatzeko ingurumen-proiektu bat burutu zuen.

2018

Pull&Bear-ek bere lehen Join Life capsule collection bilduma kaleratu zuen. Izen horrekin, lehengai eta prozesu jasangarri eta onenen bidez egindako jantziak identifikatzen ditu Inditex taldeak.

Bildumak

Pull&Bear-ek nazioarteko azken joerak kalera ateratzen ditu jantzi erraz, eroso eta ausarten bidez. Las colecciones de Pull&Bear-eko bildumak pentsaera gaztea duten gizonak eta emakumeak janzteko pentsatuta daude, gure janzkera aukeratzeko momentuan adinak ez duela muga bat suposatzen kontutan izanda.

Mutilentzako zein neskentzako, Pull&Bear-ek guztiz desberdinak diren bi linea ditu. Alde batetatik “teenager”-ek linea ausartena aurkituko dute dendetan: kirol-jertseak, kamisetak, fraka bakeroak, bermudak, bambak eta txapelak, kotoia ehun nagusia izanik.

Bigarren linean markarekin batera hazi diren neska-mutiko helduagoentzat pentsatuta dago. Beraientzako, Pull&Bear-ek nazioarteko azken joeretan inspiratutako jantziak sortzen ditu egunez zein gauez eramateko, lanera joateko edo aisialdian erabiltzeko egokiak. Linea honek, aipatutako joerak Pull&Bear-reko bezeroen beharretara egokitzen ditu, jantziak erosotuz eta oso eramangarriak diren arropak sortuz.

Jantzien lineak oinetakoekin, osagarriekin, bisuteriarekin, lurrinekin, aurikularrekin, longskate-ekin eta eguzkitako betaurrekoekin indartu dira.

Zifrak

Pull&Bear dendak / urteko:

27 urtetan bakarrik, Pull&Bear-ek 970 denda ireki ditu 76 merkatutako kale eta merkataritza-gune nagusietan. Bere bildumetan gaur egun modak globalizaziorako duen joera hori nola adierazi jakin du Pull&Bear-ek, eta horri esker, salmentek berehala egin dute gora. Hori guztia 12.500 profesional gaztek osatzen duten taldeari zor zaio, jarrera ekintzailearekin, inplikazioarekin eta gogo biziarekin, Pull&Bear egi bihurtzea lortu dute eta.

2017ko ekitaldia amaitzean, 1747 milioi euroko salmentak egin zituen, 2015ean baino % 12 gehiago. Guztira, 139 milioi salgai merkaturatu ditu; haien artean, 32 milioi kamiseta.

Taldea Inditex

Inditex munduko moda-banatzaile nagusienetakoa da. Zortzi marka komertzial ditu (Zara, Pull&Bear, Massimo Dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho, Zara Home eta Uterqüe) eta 96 herrialdetan banatutako 7400 denda baino gehiagoko sarea osatzen dute.

Inditex Taldeak diseinuaren, fabrikazioaren eta ehun-banaketaren negozioarekin lotutako ehun enpresa baino gehiago biltzen ditu.

Bezeroa da berrikuntzan eta malgutasunean oinarritzen den gure negozio eredu bereziaren funtsa. Gure moda ulertzeko moduari esker – sormena eta kalitatezko diseinuak eta merkatuko eskaerei erantzun azkarra ematea- nazioartean azkar hedatzea lortu dugu eta formatu guztiek izan dute harrera bikaina bezeroen artean.

Informazio gehiago nahi baduzu, enpresa-taldearen webgunean kontsulta dezakezu:

www.inditex.com

NAZIOARTEKO BULEGOAK
BULEGO NAGUSIAK
Pull&Bear Espaa, S.A.
Polgono Industrial Ro do Pozo
Av. Gonzalo Navarro 37-43
15578 Naron (Corua) - Espainia
T. +34 981 334 900
ALEMANIA
Mönckebergstrasse, 11
20095 Hamburgo
T. 49+40 30962222
ANDORRA
Av. Meritxell, 91 - 1r pis
Andorra - 500
T. +376 827 340
ARABIAR EMIRERRI BATUAK
Azadea Group
Deira City Center
MAF Tower
22700 Dubai
T. + 971 4 2944244
AUSTRIA
21, Hegelgasse Top7
1010 Wien
T. +43 151279140
AZERBAIJAN
Galleria Nazgiz
340 AZ 1005 Baku
T. 994+12 4968896
BAHRAIN
Zahnoor Trading
The financial Center 7th Floor
Bahrain Financial Harbour
King Faisal Highway
Manama
T. + 973 17507979
BELGIKA
Rue du Marais 49-53
1000 Brusela
T. +32 22210261
BULGARIA
Totleben Boulevard, 55
1606 Sofia
T. +35 928 05 7105
BOSNIA - HERZEGOVINA
Tešanjska 24 a
71000 Sarajevo
T. + 387 33 943 390
COSTA RICA
C.C. Multiplaza Escazu
San Rafael de Escazú – San José
T. +503 22 45 30 00 0
DOMINIKAR ERREPUBLICA
Felipe Vicini Perdomo nº55
Santo Domingo
T. 1+ 809 6890 167
EKUADOR
Avda los Shyris/ Calle Comercio
Quito
T. 59+3 23824192
EGIPTO
Variety Multimedia Store
Virgin Mega Store, 2nd. Floor
City Stars Mall
Omar Ebn El Hatab Road
Heliopolis Kairo
T. + 20 224802240
EL SALVADOR
Almacenes Simn El Salvador
Centro Comercial Galeras
Paseo General Escaln, 3700
800 San Salvador
T. + 503 22453000
ERRESUMA BATUA
Lumina House
89 New Bond Street,
London W1S 1DA
Tel: +44 20 7851 4300
ERRUMANIA
Corneliu Coposu Boulevard
Sector 3, 2A
30605 Bukarest
T. + 40 317309272
ERRUSIA
Gasheka Street, 6
125047 Mosku
T. + 8 495 643 1355
ESLOVAKIA
Rybná 682/14
110 00 Praha 1
T. +420 224 239 873
ESLOVENIA
Pina D.O.O.
Kotnikova Street, 28
Ljubljana
T. + 386 130 84120
ESTONIA
TC Apranga
Kirtimu Street, 51
2244 Vilnius
Lituania
T. + 370 52390808
FRANTZIA
Immeuble Garonne
Av. des Terroirs de France, 80
75012 Paris
T. + 33 1 55788888
FYROM
ITXR Makedonija DOOEL, Bul.Partizanski odredi
br.15A,100 Skopje
T. + 38+9 23240030
GEORGIA
Lvovis q.,56
Tbilisi Georgia
T. 995+32 2485636
GREZIA
Stadiou 59
10551 Athens
T. + 30 2103243101
GUATEMALA
Almacenes Simn Guatemala
Centro Comercial Los Prceres
Calle 18 - Zona 10
Guatemalako Hiria
T. + 502 2444 7500
HEGO COREA
17th Fl. Lotte
Shopping Bldg
Sogong-dong joong gu korea
6538
Seoul
T. + 822 2341 39800
HOLANDA
Nieuwezijds Voorbugwal, 305
1012 RM AMSTERDAM
T. +31 20 5305660
F. +31 20 5305663
HONDURAS
Residencial Lomas del Mayab
Mall Multiplaza 1er nivel local 1011
Tegucigalpa
T. +504 2202-8400
HONG KONG
Suite 3401-5, Tower 2 - The Gateway
Canton Road - Tsim Sha Tsui, 25
Kowloon
Hong Kong
T. + 852 37180000
HUNGARIA
Kristof Ter 2 - Vci Utca, 6
1053 Budapest
T. + 36 1 3270200
INDONESIA
Wisma 46 Kota BNI
Jl. Jendral Sudirman, 1
10220 Jakarta
T. + 622 1 5145808
IRLANDA
Fifth Floor,
Block 5 Harcourt Centre,
Harcourt Road,
Dublin 2
T. + 44 207 851 4300
ISRAEL
GOTTEX FASHION
Yony Netanyahu Street, 1
60200 Tel Aviv
T. +972 35387888
ITALIA
Largo Corsia dei Servi, 3
20122 Milano
T. + 39 028180081
JORDANIA
AFZA TRADING
ZARA BUILDING, 1st. Floor
Sweifeyeh, Alwakalat Street
11180 Amman
+ 96265825394
+ 96265825276
+ 96265825272
KAZAKHSTAN
Al Hokair Group
Al Ajlan Center, Olaya Street
Riad
(Saudi Arabia)
Tel: +966 1 4350000
KROAZIA
Radnicka Cesta, 80
10000 Zagreb
T. + 385 16396102
KOLONBIA
TEXMODA, S.A
Vereda de Fusca
Km 21. Chía- Cundinamarca
BOGOTA
T. +57 1 6672200
KUWAIT
GROUP SEVEN FOR TRADING
Al Bahar Center
Hawalli Governorate, Tunisia Street, 61
22068 Kuwait Hiria
T. + 965 2225 1444/0
LETONIA
TC Apranga
Kirtimu Street, 51
2244 Vilnius
Lituania
T. + 370 52390808
LIBANO
United Nations Street - Jnah
(Ingeniarien Sindikatuaren alboan)
Beirut
T. + 961 (1) 835111
LITUANIA
TC Apranga
Kirtimu Street, 51
2244 Vilnius
T. + 370 52390808
MALAYSIA
PRASAN FASHIONS (M) SDN BHD
RSH GROUP MALAYSIA
Lot 691
Kompleks Hamodal 5
Jalan Lagoon Selatan, Off Jalan Kewajipan
47500 Subang Jaya
Selangor Darul Ehsan
T. + 65 6 7466555
MALTA
BIG BON
UB 29 Industrial Estate
SGN 09 San Gwann
T. + 356 21 48 40 51
MAROKON
18, Immeuble
Massimo
Boulevard Massira
20100
Casablanca
T. + 212 522363310
MEXIKO
Colonia Industrial Vallejo
Delegacin Azcapotzalco
Calle Poniente, 146-730
2300 Mexiko Hiria
T. +52 5550782000
MONTENEGRO
DELTA P FASHION LTD.
Knez Mihailova Street, 11-15
Belgrad
(Serbia)
T. + 381 112622363
PANAMA
Via España 177
Plaza Regency - Piso 14
Panama City
T. + 50 73665500
POLONIA
Mysia Street, 5
496 Varsovia
T. + 48 22 5965150
PORTUGAL
Avenida Fontes Pereira de Melo, 49
1050 - 120 Lisboa
T. + 351 21 3183900
QATAR
ARDA TRADING
ALMANA CENTER 2nd. Floor
Al Sadd Street
Doha
T. + 974 4322288
SAUDI ARABIA
Al Hokair Group
Al Ajlan Center, Olaya Street
Riad
Tel: +966 1 4350000
SERBIA
DELTA P FASHION LTD.
Knez Mihailova Street, 11-15
Belgrad
T. + 381 112622363
SINGAPUR
RSH GROUP SINGAPORE
Wisma Gula
MacPherson Road, 190
348548 Singapur
T. + 65 6 7466555
SUEDIA / DANIMARKA / NORVEGIA / FINLANDIA-
Sverige AB, Klara Norra Kyrkogata 29
111 22 STOCKHOLM
T. +46 8 54522900
SUITZA
Rue Louis d'Affry 6
1700 Fribourg
T. +41 26 350 16 60
F. +41 26 350 16 61
TAIWAN
Rm. 903, No.88, North Dun Hua Road
Song Shan District, Taipei, Taiwan
T. + 8886 2 2778-2111
THAILANDIA
999/9 Central World
Unit nº1908 - 19 floor Rama 1 Road
1033 Bangkok
T. + 66 26461388
TURKIA
MM Plaza
Nispetiye Mahallesi Başlık Sokak No:3 Kat:4
Levent Beşiktaş İstanbul
T. + 90 212 386 81 01
T. + 90 212 386 81 02
TXEKIAR ERREPUBLIKA
Rybná 682/14
110 00 Praha 1
T. +420 224 239 873
TXINA
31F, Shanghai Longemont Yes Tower No. 369
Kaixuan Road - Changning District
200051 Shanghai
T. + 86 21 6161 1900
UKRAINA
Business Center Leonardo
Bogdana Khmel'nyts'kogo, 17/52
1001 Kiev
T. + 38 044 4958801
VENEZUELA
Edificio Gelomaca
Calle lice con Avda. Libertador
Chacao
1060 Caracas
T. + 58 212 211 4100
ZIPRE
Moda Joven LTD.
Arch. Makarios Avenue, 48
P.O. Box 24715
1303 Nikosia
T. + 357 22 760888

Dendak

Denden bilagailua

Dendak modaren erakusketari ahalik eta garrantzi handiena emateko helburuarekin diseinatuta daude. Espazioen banaketa, altzariak, argiztapena, musika, kartelak eta material guztiak estrategikoki aukeratu dira bezeroari askatasun maximoa emateko gaiak aukeratzeko orduan. Dendak bizirik daude, bildumak bezala. Barne diseinuan adituak diren profesional talde batek etengabeko berrikuntzak sartzen dituzte bezeroen beharrei erantzuteko eta denda dinamiko eta paregabeak sortzeko.

Palm Springs eta Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko beste toki batzuk hartzen ditu inspirazio gisa denda berriak, eta kaliforniar estiloaz haratago garamatza. Markaren denden estiloaz gain, beste hainbat ezaugarri aplikatu dira produktuei ikusgaitasun handiagoa emateko eta erosketak egitea inoiz baino erabilgarri eta atsegingarriagoa izateko. Oro har, sinplifikatu egin da dekorazioa, eta altzariak baxuagoak dira orain; horrela, askoz hobeto ikus daiteke espazioa. Dendak harrera beroa egiten die bisitariei hiru ezaugarri uztartuz: testura zuriak, egurra eta metal galbanizatua.

Argia beste bereizgarri bat da, bai barnealdean, jantziak nabarmentzeko, eta bai kanpoaldean, LED pantaila handiak barruko argiekin konbinatuz halako energia berezi bat iradokitzeko. Jasangarritasuna funtsezkoa da. Erabilitako egur guztia baso-ustiapen ziurtatuetatik dator, egurraren identifikazioa berme. Halaber, merkataritza elektronikoa eta saltoki fisikoak uztartze aldera, dendak aurrerapauso handia egin du. Sareko zerbitzuen sorta are hobeto ikusten da dendan, erakusten diren mezuek modu bateratuagoan aurkezten baitituzte on line dendaren eta denda fisikoaren jarduerak; pixkanaka, erosketa-esperientzia apartaren zati eta elkarren osagai diren arlo bihurtzen ari dira.

Aipagarria da baita ere Pull&Bear-ek egin duen esfortzua eko-eragikortasunaren esparruan. Salmenta puntuak aurreikusteko orduan ingurugiroarekiko konpromisoa hartzea saritzen duen LEED ziurtagiria lortzeko hautagai izateaz gain, Madrilen eta Rottermanen dituen dendetan, establezimendu guztiak diseinatzeko orduan energia aurreztea, uraren erabilera eraginkorra egitea, CO2 isurketen gutxitzea, barruko ingurune kalitatea hobetzea, baliabideen administrazio egokia egitea eta ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko sentsibilizazioa sustatzea bezalako balioak hartzen dira kontutan.

Gurekin lan egin

Etengabe ari gara ikasteko gogoa eta egiten dituen gauzetan sinesten duen jendea, hots, bizitzaren aurrean jarrera duen jendea. Pull&Bear enpresaren kultura, talde lanean oinarritzen da, hau da, komunikazio irekia eta exijentzia maila altua. Printzipio hauek dira gure bezeroen nahiak betetzeko helburua duen lanarekin hartu beharreko konpromiso pertsonalaren oinarriak.

Pull&Bear-ek ingurune dinamiko eta internazionala eskaintzen die langileei. Beraien ideiak baloratuko dira eta enpresaren barruan postuz igotzeko aukera ematen da. Ez da utopia bat. Egun zuzendaritza taldean lan egiten duten langile asko hasi ziren dendetan lanean. Gainera, enpleguaren egonkortasunean eta prestakuntza jarraituan sinesten dugu. Gurekin lan egitea nahi baduzu, zu izango zara mugak jarriko dituen bakarra.

Zerbitzu zentraletan zein dendetan eskuragarri ditugun lan eskaintza guztiak ezagutu nahi badituzu edo, zure curriculuma utzi nahi badiguzu,

Inditex taldearen enplegu atariaren bidez egin ahal izango duzu hemen klik eginez.

Inditex

Frankiziak

1995 urtetik, Pull&Bear-ek denda propioak eta frankiziak irekitzean oinarritu du 1995 urtetik, Pull&Bear-ek denda propioak eta frankiziak irekitzean oinarritu du bere nazioarteko hedapena. hedatu da nazioartean. MASTER FRANKIZIA sistemaren bidez saltokiak ireki ditu Andorran, Azerbaijanen, Armenian, Bahrainen, Qatarren, Zipren, Kolonbian, Costa Rican, Dominikar Errepublikan, Ekuadorren, Arabiar Emirerri Batuetan, Egipton, El Salvadorren, Eslovenian, Estonian, Georgian, Guatemalan, Hondurasen, Indonesian, Israelen, Jordanian, Kuwaiten, Letonian, Libanon, Lituanian, Malaysian, Maltan, Marokon, Nikaraguan, Panaman, Filipinetan, Saudi Arabian, Singapurren, Tailandian, Tunisian, Venezuelan eta Vietnamen.

MASTER FRANKIZIA sistematik kanpo, Albanian, Austrian, Bielorrusian, Belgikan, Bosnia-Herzegovinan, Bulgarian, Txinan, Kroazian, Eslovakian, Espainian, Frantzian, Alemanian, Grezian, Hong Kong eskualde berezian, Hungarian, Irlandan, Italian, Kazakhstanen, Luxenburgon, Macau eskualde berezian, Mazedonian, Mexikon, Montenegron, Herbehereetan, Polonian, Portugalen, Erresuma Batuan, Txekiar Errepublikan, Errumanian, Errusian, Serbian, Hego Korean, Suedian, Suitzan, Taiwanen, Turkian eta Ukrainan dauden Pull&Bear dendak propioak dira eta ez dago gure kateko frankizia bat jartzea lortzerik inolaz ere.

Pull&Bear-en MASTER FRANKIZIA bakoitzak esparru geografiko esklusiboa du bere dendak sortzeko, hala ere ezingo da hirugarrenei azpi-frankiziarik ematea ezta handizkako salmentarik egitea ere.

MASTER FRANKIZIA baten ohizko profila modako banaketa xehekaridun esperientzia duen konpainiarena da, gaitasun finantzarioa eta kudeatzeko ahalmena dituena bere frankiziaren esparruan Pull&Bear denden garapen optimoa lortzeko.

Pull&Bear-en nazioarteko arrakasta, katearen dendak aurkitzen diren merkatu orotan bere izaera mantentzean oinarritzen da. Horregatik, bere irudiarekin lotutako aspektu guztiek katearen arauekin koherentzia mantendu behar dute: denden kokapena eta azalera, dekorazioa, bezeroekin lan egingo duten langileak eta merchandisinga.

Pull&Bear dendak 50.000 biztanle baino gehiagoko dentsitatea duten hirietako kale nagusietan edo merkataritza zentroetan kokatuta egon behar dira. Salmenta puntuen gutxieneko azalera 550 metro karratutakoa izaten da normalean, 12 metrotako fatxada eta 3,5 metrotako altuera librea.

Pull&Bear-ek frankizia guztiei bidaliko die denda bakoitza irekitzeko beharrezkoak diren elementu guztiak – dekorazioa, kartelak…-diru gehiago ordaintzeko beharrik gabe-, eta merchandising departamentuko pertsona bat mantenduko du merkatu bakoitzean, frankiziaren negozioaren garapena gainbegiratzeko.

Denboraldi bakoitzean Pull&Bear Espainiak hasierako merkantzia bidalketa egingo du edo merkaturako jantziak aukeratu behar dituen frankiziako langileen bisita jasoko du. Ondoren, eta kanpainak irauten duen bitartean, Pull&Bear Espainiak astean bitan bidaliko du informatizatutako sistema baten bidez Biltegi Nagusian eskuragarri dauden jantzien eskaintza. Eskariak frankiziak jasoko ditu IFK baldintzekin 2 eta 4 egun bitarteko epean munduko edozein lekutan.

Higigarrien eta higiezinen inbertsioa, administrazioa, finantzak, langileak, aspektu legala… frankiziak berak kudeatuko ditu.

Baldintza ekonomikoak, salmenta prezioak, kostu prezioak eta royaltiak kasu konkretu bakoitzean aztertuko dira herrialde bakoitzak dituen berezitasunak kontutan hartuta. Eskakizun bakarra Pull&Bear-ek dendak dituen herrialde guztietan merkatuko prezio onenak edukitzea da.

Egoitza Jasangarria

2016az geroztik, Pull&Bear-ek egoitza nagusi berria du Narónen (Coruña, Espainia), ingurumen-araurik zorrotzenak betetzen dituena. Hala egiaztatzen du Leed Oro ziurtagiriak, eraikin eta eraikuntzen jasangarritasunaren aitorpen nagusiak, hain zuzen ere.

Kokaleku jasangarrian dago egoitza, ingurunea guztiz aintzat hartzen duen toki batean. Izan ere, aparkalekuak baditu bizikletak eta auto elektrikoak gordetzeko tokiak; bestalde, ur birziklatuarekin ureztatzen den lorategi handi bat sortu da, langileek erabiltzeko, eta egoitzaren ondoko lursaila berritu da tokiko espezieak erabiliz, bertako habitatei jarraitutasuna emate aldera.

Eraikinaren diseinuak aukera ematen du ohiko eraikinetan baino %18 energia gehiago aurrezteko. Kanpoko egitura orientaziora egokituta egoteak eta eguzki-kontroleko estrategiak, xafla handien bitartez, bide ematen dute argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta, hartara, energia-eraginkortasuna erdiesteko ahaleginetan laguntzeko.

Ura zentzuz erabiliz gero, edateko uraren %50 aurrez daiteke; hori dela eta, sentsoredun txorrotak jarri dira, ur gutxiago alferrik galtzeko, baita araztegi propio bat ere, erabilitako urak ureztatzeko eta komunak husteko balio dezan, uraren zikloa amaituz.

Birziklapena ere bada nagusi, eraikina bera egiteko ere erabili da eta. Izan ere, material birziklatudun elementuak erabili dira, lehengai gutxiago erauzteko, eta hori gutxi balitz, materialak sailkatzeko eta birziklatzeko guneak eta edukiontziak dituzte eskura langileek.

Bulegoko airearen kalitatea optimizatzeko sistema eta ekintza ugariri esker, posible da barruko giro onari eustea: CO2 maila kontrolatzen duten sentsoreak, gai kutsagarriak sartzea ekiditen duten aireztapen-sistemetarako iragazkiak eta konposatu organiko lurrunkor gutxi dituzten pinturak eta itsasgarriak, besteak beste.

Laburbilduz, natura-ingurunearen gaineko inpaktua gutxitzeko eta langileen ingurunea hobetzeko sortutako bulego berria da.

For&From Proiektua

2016ko irailean, Pull&Bear-ek bat egin zuen Inditex Taldearen ‘for&from’ proiektuarekin, desgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea helburu duena. Bere lehen ‘for&from’ dendarako, Pull&Bear-ek bere kokaleku historikoetako bat aukeratu zuen, Ferroleko (Espainia) erdigunea, hain zuzen ere, enpresaren egoitza nagusitik kilometro gutxira. Denda hori, Confederación Galega de Persoas con Discapacidade (Cogami) elkartearekin lankidetzan irekia, Inditex-en programaren hamaikagarrena da.

Aurreko kanpainetako produktuak saltzen ditu dendak, prezio txikiagoetan. Hainbat motatako desgaitasunak, fisikoak zein adimenekoak, dituzten pertsonek kudeatzen dute, frankizia bereziaren izaerarekin. Brooklyn Beckham izan zen Pull&Bear-en ‘for&from’ proiektuaren ohiz kanpoko babeslea.

‘for&from’ programa eredu bihurtu da desgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratu eta laneratzeko, inklusioaren arloko ekintzetan espezializatutako gizarte-erakundeekin elkarlanean. 2002an jarri zen abian proiektua, Palafollseko (Bartzelona, Espainia) Massimo Dutti denda txiki batekin; gaur egun, hamaika establezimendu ditu programak, eta desgaitasunak dituzten 90 lagunek lan egiten dute bertan.

Honako hauek dira, besteak beste, proiektuaren helburuak: desgaitasunak dituzten pertsonentzako lanpostuak sortzea, gizartea pertsona horiek integratzearen garrantziaz jabetzea, programan parte hartzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako baliabide ekonomikoak sortzea, Inditex-en langileek gizarte-proiektuetan parte har dezaten sustatzea eta Inditex-en gizarte-erantzukizuneko politikan laguntzea.